Musika plaza. Herri kultur zentroa. Ondarroa (Bizkaia)
Date
2019-07Author
Goikoetxea Burgoa, Iñaki
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektuak helburu argi bat zuen. Inguruaren ber-aktibazioa, espazio publikoari garrantzi ematea eta herriaren beharrak asetzeko eraikin bat proposatzea.
Herriko beharrak azterturik argi neukan zein gabezia dauzkan Ondarroak.
Alde batetik, merkatu berri bat edo existitzen denaren lekualdaketa. Eta bestetik herrirako kultur
areto edo espazio bat, ez baitago mota honetako eraikin publikorik eskuragarri herrian, eta
betidanik herriak behar honen gabezia izan du.
Ondarroako egungo merkatuaren egoera oso kezkagarri eta tamalgarria da, eta ondorioz zerbait
proiektatu edo planteatu beharrean nengoen espazio honi buruz.
Aretoa, bestalde, urte askotan herriak eskatu duen zerbait izan da, eta harrigarria badirudi
ere, ez daukaguna, eraikin publiko gisa behintzat. Herrian dagoen kultura indarrak adierazteko
espazio falta dauka eta ondorioz honi soluzio bat ematen saiatu beharrean nengoen.
Ikusirik zein behar zeuzkan herriak, ze aukera ematen zuen lekuak eta zer esaten duen
hirigintza araudiak, proiektu bat proposatu dut egungo egoerarekin zeharo desberdina dena eta
ideia edo pentsaera askorekin apurtzen duena. Lehen aipatu bezala proiektuaren helburua
herriaren erdigune izatea zen, Musika Plaza ber-aktibatzea, antzina izan zuen indarra hartzea eta
herriko kultur espazio gisa kontsideratzea, bai kultura artistiko bai kultura gastronomiko gisa.
Musika Plazako eraikina erabilera anitzeko eraikin bat gisa proposatzen da, bertan programa ezberdinak landuko direna, merkatutik hasi eta aretoraino. Horietatik at beste hainbat erabilerarako balioko luke, bai
erakusketa areto, bai espazio estali gisa, bai plazako kiosko gisa. Erabilera asko emateko estrategia eraikinaren barnea erdi hutsik, zabal eta garbi uztea izan da, elementu mugikorrez baliatuta erabilera desberdinak egiteko aukera izateko. Hauen adibide dira, bai modulo mugikorrak (merkatuko postu gisa edo beste erabilera batzuetako), bai eszenatoki mugikorra (eraikinaren erdigunea dena, aukera desberdinak emanez), eta baita harmaila mugikorrak ere.
Ondarroa bezalako herri txiki batean ezinezkoa da behar bakoitzerako eraikin bat izatea,
herriak ez baitauka gaitasunik hori eusteko. Ondorioz, erabileren nahasketa proposatzen duten
eraikinak bultzatu behar dira, etengabe aktibitatetan daudenak eta erabilera asko egiteko aukera
ematen dutenak. Proiektuaren asmo hori izan da, emaitza batera iritziz.
Herriaren espazio eta ekipamendu publiko sarea suspertu eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko ideia finkoa.