Show simple item record

dc.contributor.advisorBajo Martínez de Murguía, Fernando ORCID
dc.contributor.authorLanda Oregi, Maialen
dc.date.accessioned2020-03-31T08:39:55Z
dc.date.available2020-03-31T08:39:55Z
dc.date.issued2019-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/42520
dc.description.abstractAldayeta Klub Nautikoa urtegia sortu zenetik dago martxan. Bere garaian arrakasta handia izan bazuen ere, gaur egun bertan dauzkaten eraikin eta instalakuntza gehienak bertan behera utzita daude. 48.294 m²-ko partzelan kokatzen da kluba eta ondorioz, urteetan zehar egin zaizkion eraikin berriak partzela osoan zehar daude sakabanatuta. Horren ondorioz, baita klubeko kide kopuruaren jeitsieraren eta uretako kirola ez denarekiko interes faltaren ondorioz, instalakuntza horien erabilera poliki poliki bertan behera utzi egin da. Gaur egun martxan jarraitzen duen eraikin bakarra ur ertzean kokatzen den eraikin soziala da. Eraikin honetan daude bai taberna, bai klubekoak elkartzeko lekua, baita aldagelak, gimasio txiki bat eta abar ere. Horregatik, partzela ia bere osotasunean naturari bideratzea proposatzen da, gaur egun erabiltzen ez diren instalakuntza era eraikinak eraitsiz eta eraikin soziala mantenduz. Eraikin sozialak, elkargune puntuak nahiko ondo dauzka zainduta eta futzionatu egiten dute. Klubeko bazkideetaz gain, bela eskola eta piraguismo elkartea ere kokatzen dira bertan. Hauek ez daukate leku aproposik beraien “lurreko” aktibitateak egiteko. Piraguismo elkarteak adibidez, ontzi biltegi txiki bat besterik ez dauka. Ez daukate gimnasiorik (eraikinean dagoen gimnasio txikia bazkideentzako besterik ez da), ezta klase teorikorik edo auzkezpenik egiteko lekurik. Bela eskolak berriz, badauka gela txiki bat erabilera anitzekoa dena, bertan klaseak emateko, baina eraikin nagusitik aldenduta dago. Horregatik, eraikin berrian bi hauentzat egoitza duinak sortzea erabaki egin da, erabilera anitzeko gelak sortzu, bai aldagelak eta gimnasio handi bat bientzako, baita ontzi biltegi bateratu bat. Klubeko aktibitate gehiena eraikin sozialaren inguruan eta hura kokatzen den badia babestuan geratzen da. Horregatik, eraikin sozialari beste erakin bat gehitu egin zaio, hau ere uraren ertzean, bela eskola eta piraguismo elkartearen egoitza izango direna. Proiektua bi eraikinetan banatzen da: lehenengo eraikina, eraikin sozialari jarraian kokatu zaion kirol eraikina izango da (eraikin nagusia) eta bigarrena, uraren gainean kokatu den ontzi biltegia. Bi eraikinak eraikuntza berrikoak izango dira, hala ere egitura eta eraikuntzaren aldetik oso desberdinak izango dira, bi eraikinek identitate oso desberdina edukiz. Eraikin nagusia inguruko topografiarekin nahastu egingo da eta horregatik oso itxura pisutxua eman nahi izan zaio hormigoi armatuzko egiturarekin eta hormigoi polimerozko akaberarekin fatxadan. Eraikin honetako egitura agerian egongo da, estalkikoa barrutik eta fatxadako zutabeak kanpo aldetik. Luzetarako eraikina denez, egitura zeharka etorriko diren sahitesdun lauza arindu batzuk izango dira. Eraikin honek ere hainbat pasabide izango ditu altuera desberdinetan ingurua eta gaur egun dagoen eraikin sozialaren artean lotura bat sortzeko. Eraikinak bi solairu izango ditu, solairu bakoitzak kanpo aldetik sarrera independienteak izanik. Behe solairuan gimnasioa, aldagelak eta hainat gela tekniko kokatuko dira. Lehen solairuan berriz, yoga gela, konferentzia gela eta komunak egongo dira. Eriakinak gune batzuetan bi solairu badauzka ere, topografiara moldazen denez, beste hainbat gunetan solairu bakarra izango du, honen altuera luzetara aldatzen joanik. Bigarren eriakinak bestelako identitatea izango du. Uretan kokatzen denez, ontzi baten tankera eman nahi izan zaio, besteak baino itxura askoz arinagoa emanez. Horretarako, panelen bidezko itxitura bat jarri zaio, alzairuzko egitura arin batek eustiko duena. Eraikin honek bakarrik ontzi biltegi moduan funtzionatuko du eta aurrekoarekin konparatuta askoz txikiagoa izango da. Hala ere, ontzi arinak biltzeaz gain, bertan gaur egungo bazkideen belontziak ere egongo dira eutsita eta igerileku natural bat ere sortuko da. Igerileku hau eraikinaren kanpo espazioan sortutako eskailera batzuei esker sortzen da, badiako gunerik babestuenean, ontziei bizkarra emanez. Uretako eraikinak, eraikin nagusiarekin lotura zuzena izango du pasabide baten bitartez haren sarrera nagusiraino (aldageletara eta gimnasiora bideratzen duena).es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectklub nautikoaes_ES
dc.subjectpiragüismoaes_ES
dc.subjectbela eskolaes_ES
dc.subjectUllibarri-Gamboaes_ES
dc.titleAldayeta Klub Nautikoa. Ullibarri-Gamboa urtegia (Araba): piraguismo elkartea eta bela eskolarentzat egoitzakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/masterThesises_ES
dc.rights.holder© 2019, la autoraes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record