dc.description.abstract | Irungo hiritarren beharrak eta aukeratutako orubearen kokapena aztertu ondoren, argi geratzen da ekipamendu publikoen sarearen parte izango den eraikina planteatzea dela egokiena.
Gainera, inguruak izaera kultural markatua du. Inguru honetan ekitaldi kultural ugari ospatzen dira urtean zehar. Esan daiteke inguru hau irungo mugimendu artistiko eta kulturalaren inkubagailua dela. Urdanibia plaza bertako musika taldeen erakusleihoa da eta bertan kokatzen da Bidasoako Margolarien Egoitza ere.
Irungo festetan ere urdanibia plazak eta inguruak izugarrizko garrantzia hartzen dute. Bertan ospatzen dira kultur ekitaldi gehienak, hala nola, musikari famatuen kontzertuak, Euskal Jiraren erromeria, gazte eguneko jokoak, San Martzial eguneko alardearen ekitaldiak eta abar. Gainera, larunbatero azoka ere izaten da bertan. Ondorioz, mugimendu handia jasaten
duen ingurua da.
Hala ere, Sarjia parkea egun dagoen eraikinaren atzealdea da, frontoiaren ezker paretaren aurka jotzen duen espazioa. Haur jolaserako eta adinduen egonleku egokia bada ere, eraikinak hesi handia suposatzen du Junkal eta Papinea kaleekiko.
Programak, beraz, eraikina zeharkagarria izaten lagundu behar du eta lekuko kultur mugimenduarekin bat egin behar du.
Gauzak horrela, musikarekin zerikusia izango duen gunea proposatzenda. Irunen jada badago udal kontserbatorioa baina bertan ez dago hiriko taldeek entseatzeko espaziorik.
Honi lotuta, Irungo Musika Bandak ere ez du entseatzeko espazio egokirik. Gaur egun La Milagrosa kaperan entseatzen dute. Bertan akustika eta espazio baldintzak ez dira egokienak eraikina ez baita erabilera honetarako pentsatua.
Horrenbestez, eraikinak akustikoki ondo funtzionatuko duten espazioak hartuko ditu bere baitan. Horregatik, entsegu gelak eta Ikuskizunak eta talde handien entseguak antolatzeko auditorioa proposatzen da bere funtzionamendurako beharrezkoak diren zerbitzuekin. Eraikina ordutegi ahalik eta zabalenean aktibatzeko ere eguneroko erabilerako Mediatekaeta eszenatokidun taberna txertatzea planteatzen da. Honez gain, Junkal kalearen aldera bi denda txiki proposatzen dira auditorioaren kuskizunekineta kulturarekin zerikusia izango dutenak.
Azkenik, auditorioaren sarrera gunea espazio luze diafanoa da eraikusketak edo bestelako jardunaldiak ere ospatzeko egokia izan daitekeena.
Ikusten denez, espazioek erabilera anitza izateko posibilitatea aurreikusi daelementu mugikorrekin modu batean edo bestean egokitu daitezkeelarik.
Ikusten denez, programaren alde publikoena behe solairuan kokatuda hau iragazkorra izan dadin. Sotoko solairuan parkalekuak proposatzendira Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziak behar hau dagoela ezartzenbait du. Honekin batera auditorioaren erabilerarako biltegia eta kamerino eta aldagelak kokatzen dira, erabilera pribatuagoak diren moduan. Lehen
solairuan entsegu gelak eta bulegoak kokatzen dira hauek ere publikotasun izaera murriztua duten aldera. Azken solairuan, estalkipean, instalakuntzentzakoespazioak aurreikusi dira estalkiz kanpo ahalik eta zerbitzu gutxien ipintzeko asmoarekin. | es_ES |