Show simple item record

dc.contributor.advisorBegiristain Mitxelena, Iñaki
dc.contributor.authorDelgado Piñeiro, Ander
dc.date.accessioned2020-04-19T09:07:37Z
dc.date.available2020-04-19T09:07:37Z
dc.date.issued2018-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/42793
dc.description.abstractProiektuaren garapenerako hautatutako gaia Barazkigintza eta Loregintza eskola da, irakaskuntza zentro publiko bezala ulertuko dena eta programan beran baratza, negutegi eta lore mintegiak barne hartzeko gai izango dena. Bertan barazki eta loreen landatze eta ikerkuntzan oinarritutako ikaskuntza emango da, 100 ikaslerentzat gutxi gorabehera. Eskolaren ezaugarriak direla eta, kokapenak naturarekin harreman estua izan beharko du. Hori aintzat hartuta, Donostiako Uliako Mintegien parkea aukeratu da proiektuaren kokaleku gisa. Natura eta hiria elkartzen diren puntu interesgarria da Uliako Mintegien parkea, historikoki oso garrantzitsua. Gaur egun, Uliako auzo elkarteak Uliako Lore Baratzak proiektua kudeatzen du parke honetan. Hala ere, auzo elkarteak 2019 urtera arte dauka espazio honen lizentzia eta Udaletxeak etxebizitzak eraikitzeko proiektua darama aurrera. Hori dela eta, proiektuaren helburua identitate handiko leku honen izaera mantenduz, balio erantsitako proiektu bat gauzatzea da. Proiektua parkearen osagarri ulertu behar da, eta alderantziz. Xedea, beraz, kalitatezko programa bat garatzea izango da, hiria, natura eta jakituria elkartuz eta parkearen eta eskolaren arteko konbibentzia harmonizatuz. Proiektua historiaren fluxua mantentzen saiatzen da, egungo irudi bat eratzen duen bitartean. ESKUARTZE MOTA Oin berria, lurrazpian dagoen Buskando ur deposituaren gainean. FUNTZIOA Loregintza eta Barazkigintza eskola, irakaskuntza zentro publiko bezala ulertuko dena eta programan beran ikasketarako beharrezkoak diren espazioez gain baratza, negutegi eta lore mintegiak barne hartzeko gai izango dena. Bertan barazki eta loreen landatze eta ikerkuntzan oinarritutako ikaskuntza emango da, 100 ikaslerentzat gutxi gorabehera. Eredu jasangarri batean oinarritzen da. Eskola honetan barazki eta loreen ekoizpena, prozesua eta ikerketa jorratuko dira batik bat, sistema berri eta jasangarriago bat sustatuz. ESKOLAREN DESKRIBAPEN ARKITEKTONIKOA Eskola da proiektuko eraikuntza nagusia, Buskando deposituaren gainean kokatua. Gainean kokatuz, honen egitura ardatza hartzen da eraikuntzaren egitura berria planteatzeko orduan. Hiru solairuko eraikuntza bat izango da, barrutik programa ezberdinak bateratuko dituena eta kanpotik azal bioklimatiko aldakor batez inguratua egongo dena. Behe solairuan funtzio publikoak egongo dira; entzunaretoa, jangela, kafetegia, administrazioa, instalakuntza gela, biltegia eta komunak. Funtzio hauetako batzuk ordutegi independenteak edukiko dituzte eskolarekiko eta kanpotiko sarrera independenteak planteatzen dira eraikin nagusia itxita dagoen kasurako. Lehenengo solairuan ikasgelak, laborategiak eta ikasgelak aurkitzen dira. Azken solairuan ikerkuntza baratzak, irakasleen bulegoak, liburutegia, aldagela eta komunak daude. Gainera, instalakuntzentzako tarte solairu bat proposatzen da, goitik aireztatua. Egitura eta itxitura independenteak proposatzen dira. Barruan espazio kalefaktatu eta ez kalefaktatuak sortzen dira, erabilera ezberdinak kontuan hartuz, ondoren negutegi tipologiako beirazko eta polikarbonatozko azalak bildu egingo dituenak. Erdiko aldean patio bat proposatzen da, aireztapen eta argiztapen naturala bermatu ahal izateko barruko espazio guztietan. Kanpoan, parkean dagoen aglomeratu asfaltikozko zorua jarraitzea proposatzen da eraikinaren aztekaldeaneta belardia mantentzea aurrekaldean. Eskolako sarreraren ondoan, bizikleta aparkalekua kokatuko da. Baita elbarrituen eta banatzaileen autoak aparkatzeko espazio bat.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectbarazkigintzaes_ES
dc.subjectloregintzaes_ES
dc.subjectmintegiakes_ES
dc.subjectUliaes_ES
dc.subjectDonostiaes_ES
dc.subjectSan Sebastiánes_ES
dc.titleBarazkigintza eta loregintza eskola Uliako mintegietan. Donostia (Gipuzkoa)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/masterThesises_ES
dc.rights.holder© 2018, el autores_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record