Show simple item record

dc.contributor.advisorOñederra Olaizola, Miren Lourdes ORCID
dc.contributor.authorUrreta Elizegui, Irati
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T18:08:04Z
dc.date.available2020-05-20T18:08:04Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43341
dc.description37 p. : il. -- Bibliogr.: p. 31-33
dc.description.abstractOndorengo lerroetan, zenbait hiztunen jardunak oinarri hartuta, hizkera-maila arduragabeetako eta zainduetako zenbait ahoskeraren nondik norako aurkeztuko dira, hizkera-mailaren arabera, ahoskeran aldakortasunik topatzen den edo ez jakiteko helburuarekin. Honekin batera, hiztunek Euskaltzaindiak 1998an aurkeztutako EBAZ (Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua) arau edo proposamenekin duten harremana nolakoa den agerian jartzen ahaleginduko naiz. Hasteko, lanean oinarri izan den corpusaren berri emango da. Batetik, parte hartzaileen datu esanguratsuenak aurkeztuko dira, adin ezberdinetako hiztunak hautatu direla nabarmenduz, adin edo belaunaldi ezberdinetako hiztunen artean zenbait ahoskeratan ezberdintasunik badagoen edo ez aztertzeko asmoa izan baita. Honekin batera, adinaz gain, hiztunen artean dauden zenbait alderdi edo ezaugarri bereizgarri (ikasketak edota lanbidea, adibidez) aipatuko dira, hiztunen ahoskeren artean egon daitekeen aldakortasuna, hein batean behintzat, ulertzeko gakoa izan daitezkeelako zenbaitetan. Bestetik, corpusa nola bildu den azalduko da, non, corpusa biltzerakoan emandako hiru urratsak azalduko diren. Honela, lehendabizi, hizkera-maila arduragabeko jardunak grabatu direla azalduko da; gero, hizkera-maila zainduko jardunak grabatu ahal izateko jarraitu den prozeduraren berri emango da, parte hartzaileei irudikatzeko eman zaien egoera zein izan den nabarmenduz eta, azkenik, zenbait ahoskeraren (bereziki, EBAZ arau edo proposamenetan hobesten direnen) inguruan hiztunek dituzten pertzepzio edota jarreren berri izateko eta, bi hizkera-mailetan erabili dituzten ahoskeren arteko erkaketaren nondik norakoak osatzeko asmoz, parte hartzaileei egindako galdetegiaren berri emango da. Jarraian, corpusaren deskribapena egingo da; hau da, hizkera-maila arduragabeko eta zainduko jardunetan bildutako datuak aurkeztuko dira. Datuak bokalak, bokal-bilkurak, kontsonanteak eta kontsonante-bilkurak, hurrenez hurren, bereiziz aurkeztuko dira, Euskaltzaindiak EBAZ arau edo proposamenak aurkezteko erabilitako antolaketa bera jarraituz. Ondoren, corpusaren azterketa egingo da, non, corpusaren deskribapena egiterakoan erabilitako antolaketa eta hurrenkera bera jarraituz, bi hizkera-mailetako jardunetako ahoskerak erkatuko diren eta, hizkera-maila zainduko jardunetan EBAZ arau edo proposamenak betetzen diren edo ez adieraziko den. Honekin batera, galdetegiaren bidez jasotako informazioa baliatuko da zenbaitetan datuen azterketa osatzeko, bereziki, hiztunek zenbait ahoskeraren inguruan dituzten pertzepzio edota jarrerak adierazteko asmoz. Azkenik, lan honekin ateratako ondorio nagusienak aurkeztuko dira, aurrera begira, ikerketan sakontzeko bidea irekita utziz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskararen ahoskera eta hizkera-mailakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-05T11:06:04Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister95806-796853-09
dc.identifier.gaurassign83998-796853


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record