“Ezaren gudaz baietza sortuz”. Lesbianak edonon: Frankismoko ukaziotik, Trantsizioan hasitako aitorpenerantz (1977ko Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak)
View/ Open
Date
2020-05-20Author
Azpiazu Garayalde, Naia
Metadata
Show full item recordAbstract
Lesbianen memoria historikoaren hutsunea betetzen jarraitzeko helburuarekin, lan honek bi ildo nagusi ditu. Alde batetik, frankismo garaiko (1939-1975) emakumeen sexualitate ereduetatik abiatuz, emakume lesbianen errealitatea ezagutzen saiatuko gara, haiek nabaritutako estigma eta ukazioaren sorburua, hots, ukapen horren arrazoiak azaleratuz. Bestetik, bigarren boladako feminismoaren baitan, trantsizio garaian (1975-1982) ospatutako Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak (1977) oinarri izanik, feministek sexualitatearen, lesbianismoaren eta batez ere azken hauen eta mugimendu feministaren harremanaren inguruan adierazitakoa jorratuko dugu. Hala, 70ko hamarkadan feminismoaren eta lesbianismoaren lotura maila zein zen ezagutzea izango dugu xedetzat, hau da, mugimendu feministaren baitan lesbianismoak zenbaterainoko entzutea izan zuen alegia.