Show simple item record

dc.contributor.advisorUribe-Etxebarria Goti, Myriam
dc.contributor.authorRicarte Ormazabal, Maite
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-22T17:50:40Z
dc.date.available2020-05-22T17:50:40Z
dc.date.issued2020-05-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43409
dc.description88 p. : il. -- Bibliogr.: p. 80-81
dc.description.abstractGradu amaierako lan honek Linschmann-Aresti legeak (LA-legeak) azken urteetan Iparraldeko euskal eremuan 3. pertsona (3p) izenordain genitiboekin (haren vs. bere, eta haien vs. bere/beren) izandako bilakaera aztertzea du helburu, begirada aditz jokatuko perpausetan jarriz. Rebuschik (1995) Iparraldean 1. eta 2. pertsona (1/2p) izenordainen aurkaritza (forma ez indartuak vs. forma indartuak) desagertutzat jo zuen dagoeneko XVII. menderako. Izenordain hauen kasuan, forma arruntaren (edo ez indartuaren) aldeko joera bati bidea utzi ziotela eta oposaketa 3p izenordainek bakarrik mantentzen zutela argudiatu zuen hizkuntzalari honek. Lan sakon honen atzetik, azken hamarkadetan ez da lan sistematikorik burutu sistemaren bilakaera aztertzeko eta gaur egungo hiztunen joerak nolakoak diren aztertzeko. Lan honekin, euskal gramatikaren eremuan dagoen hutsune hori bete nahi izan dugu Norantz datu basea-n oinarrituz ─ datu base honek 2009-2011 bitartean Iparraldeko 59 hiztuni egindako galdeketaren emaitzak biltzen ditu. Galdetegi honetan LA-legearen eboluzioa aztertzeko espresuki prestatutako 11 esaldiak (C44tik C54ra doazenak) hartu dira kontuan eta esaldi horiek hiztun bakoitzak nola gauzatu dituen aztertu da. Orotara, beraz, 649 esaldi aztertu dira eta esaldi hauen azterketen emaitzak hainbat taulatan bildu dira. Norantz-ek elkarrizketatutako hiztunen lagina oso handia ez bada ere, gaur egungo egoeraren nondik norakoen isla fidagarria eskaintzen digu, datu multzo adierazgarria emateaz gain hiztunen hainbat ezaugarri soziolinguistiko nagusi zehazki sailkatu dituelako, haietarik hiztunen adina eta, zenbait kasutan ere, hiztunen euskalkia. Datu hauek kontuan hartuz, hiztunek belaunaldiz belaunaldi erakusten dituzten (des)berdintasunak aztertu ditut eta honekin batera, hiztunen kopuruaren aldetik lagina txikia bada ere, Ipar Euskal Herriko hiru euskalkietako hiztunak barne hartzen dituenez, euskalki bakoitzak legea mantentzeko izan duen joera edota bilakaera nagusira hurbiltzeko bidea ematen digu. Ikerketaren emaitza nagusiak honela laburbil daitezke: i) LA-legea (ezagutzen den bezala) dagoeneko desagertu egin da 3p izenordainetan. ii) 3p izenordain genitiboen bilakaera corpuseko lehen (B1, +70 urte) eta bigarren belaunaldiaren artean (B2, 40- 60 urte) progresiboa bada ere, laginak argi islatzen du hirugarren belaunaldiak (B3, - 30 urte) besteekiko salto handia eman duela, forma indartuak orokortuz. iii) Honetaz gain, emaitzek lapurtera LA-legea luzaroen mantendu duen hizkera izan dela erakutsi dute nahiz eta zuberera izan hertsikiago mantendu duena. iv) Aitzindaria plurala denean forma indartuen erabilera apaldu egiten da. v) Aitzindaria plurala denean, bere zein beren formak aurkitzen dira hiztunen erantzunetan. Beren-ek bere-ri aurrea hartu dio, batez ere hiztun gazteen euskaran. vi) Hiztun askok forma indartu eta ez indartuen arteko banaketa berrinterpretatu dute eta bere 3p. genitibo singularrerako eta haien 3p. genitibo pluralerako erabiltzen dute. Lanean zehar, hiztunen ezaugarri soziolinguistikoetan oinarrituz, zenbait aldaketaren zergatia edo arrazoi posibleak aurkeztu dira ─laginaren tamaina eta ezaugarriak kontuan izanda, beti ere behi-behineko hipotesi modura. Lanaren egiturari dagokionez, lana bi zati nagusitan banatuta dago. Lehen zatian (1. eta 2. Atalak), LA-legeak zertan datzan aurkeztu ondoren, lege honek iraganean izandako bilakaeren berri eman dut laburki Sarasola (1979), Martínez Areta (2015), Rebuschi (1995, 1997) eta Duguine (2003) lanei jarraiki. Honetan oinarrituz, bigarren zatian (3. eta 4 Atalak), Norantz datu base-ko emaitzen azterketa sakona eskaini dut eta ateratako ondorio nagusiak bildu ditut. Lanaren amaieran hiztunen datuak (ezaugarri soziolinguistikoak) eta hiztunen emaitzak tauletan bildu ditut, lan honetan interesaturik dauden ikerlariek datu nagusiak modu eroso batean eskuragarri izan ditzaten.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLinschmann-Aresti Legearen bilakaera gaur egungo Iparraldeko hizkeretan: 3. pertsona izenordainek aditz jokatudun perpausetan erakusten duten joeraes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-09-04T06:09:56Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses_ES
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister99391-663416-11
dc.identifier.gaurassign54488-663416


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record