Errehabilitazio programa baten proposamena eta ebaluazioa belaunezurreko tendoiaren haustura partziala duen eskubaloi jokalari batean
View/ Open
Date
2020-05-26Author
Garcia Leiza, Julen
Metadata
Show full item recordAbstract
Nahiz eta ariketa eszentrikoa belaunezurreko tendinopatia tratatzeko oinarria izan den urte askotan, badirudi gaur egun ez dela esku-hartze estrategia egokiena, izan ere, mota honetako tendinopatia tratatzeko errehabilitazio programa egoki batek, ariketa eszentrikoez gain beste estimulu eta aspektu batzuk ere kontuan hartu behar ditu, besteak beste, ariketa kontzentrikoak, pliometrikoak, gluteo indarketa etab. Gradu amaierako lan honetan belaunezurreko tendoiaren haustura partziala jasan duen eskubaloi jokalari batean burututako errehabilitazio programa bat aurkezten eta ebaluatzen da. Programa honen ardatza ariketen karga tendoiak jasan ahal duen kargara zehaztasunez egokitzea izan da.
Errehabilitazio programaren efektuak aztertzeko jauzi testak, indar testak eta belaunaren funtzionalitatea neurtzeko VISA-p galdetegia burutu dira. Test hauek modu periodikoan egin dira protokoloan zehar, sujetuaren eboluzioa aztertzeko.
Lau hileko interbentzioaren ostean, emaitza positiboak lortu dira test guztietan. Indar testen barruan, “leg extension monopodal” eta “leg curl monopodal” testetan %127,7 eta %95,6eko hobekuntzak izan dira. Jauzi testei dagokienez, “squat jump”, “Counter-Movement Jump" eta ABALAKOV jauzietan %36,9, %13,2 eta %12,7 ko hobekuntzak lortu dira hurrenez hurren. Azkenik, VISA-p galdetegian lortutako emaitza 30etik 58ra igo da.
Badirudi, beraz, lan honetan burutu den interbentzioa egokia dela belaunezurreko tendinopatía tratatzeko eta indar zein jauzi testen bidez ebaluazio periodiko bat egitea lagungarria dela sujetuaren eboluzioa egokia den aztertzeko.