Show simple item record

dc.contributor.advisorLópez de Audicana Jiménez de Aberasturi, Yolanda
dc.contributor.authorSolla Ruiz de Lezana, Aitziber
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2020-05-27T17:24:42Z
dc.date.available2020-05-27T17:24:42Z
dc.date.issued2020-05-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43552
dc.description60 p. : il. -- Bibliogr.: p. 27-29
dc.description.abstractBilaketa bibliografiko hau euskaraz idatzia izan da. MARKO TEORIKOA ETA JUSTIFIKAZIOA: Endometriosia adin-emankorreko gaitz ginekologiko agresibo eta kronikoa da non utero barrunbetik kanpoko egituratan ehun endometrialaren inplantazioa eta hazkuntza benignoa ematen den. Etiopatogenia ezezaguna du, diagnostiko berantiarrarekin eta tratamendu egokia topatzea zaila da. Sintoma anitzekoa izanda, emakumeen bizi-kalitatean inpaktu handia du. Hori jakinda, garrantzitsua da erizainek honen inguruko ezagutza izatea, gaixoei zainketa indibiduala eskainiz, haien bizi-kalitatea hobetzeko. HELBURUA: Endometriosiak adin-talde desberdineko emakumeen bizi-kalitatean duen eraginaren azterketa. METODOLOGIA: Artikulu topaketarako, datu-baseak (Medline, Cochrane Library Database, CINAHL, PsycINFO, Cuiden, Pubmed, Embase) eta Clinical Key-rekin, Elsevier Editoriala erabili dira. Eskuzko bilaketarako “Journal of Psychosomatic Obstetrics and Gynecology” eta “International Journal of Fertility and Sterility” aldizkari internazionalak eta ebidentzian oinarriturik dauden bi erakunde (RNAO eta NICE) erabili dira. Artikuluak 2009tik aurrera argitaratutakoak eta ingelesez idatzitakoak dira. Ikerketetako parte-hartzaileak adin-emankorreko emakumeak dira, endometriosis diagnostikodunak eta bizi-kalitatea neurtzeko erabiltzen diren bi eskala nagusiak SF-36 eta EHP-30 dira. EMAITZAK: Gaixoek, SF-36 eta EHP-30 eskalen balioak aztertuz, bizi-kalitate negatiboa adierazten dute, haien bizi-kalitate arlo guztietan eragina nabaria delako. Minaren intentsitate handiak eta adin gazteak bizi-kalitate txarrarekin lotura duela ikusi da. Adinaren arabera, emakumeek gauza desberdinak adierazten dituzte: Nerabeak larritu egiten dira haien bizitza sozialaren inguru, helduak haien bikotekide erlazio eta lanbideagatik eta heldu-nagusiak haien arazo ekonomikoez. ONDORIOAK: Endometriosia gaitz agresiboa izan daiteke, adin guztietako emakumeen bizikalitatean inpaktu handia izanik. Min pelbikoa inpakturik handiena duen sintoma izan arren, ez dira ahaztu behar pairatu daitezkeen gainerako ondorioak. Emakumeei arreta indibidualizatua eman behar zaie, ondorio negatibo guztiak kontutan hartuz, baita haien adina ere kontutan izanik; izan ere, gazteak dira bizi-kalitate negatiboena adierazten dutenak.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectendometriosiaes_ES
dc.subjectbizi-kalitatea
dc.subjectnerabeak
dc.subjectheldu-gazteak
dc.subjectheldua
dc.subjectheldu-nagusia
dc.titleEndometriosia: min pelbikoa baino are gehiago. Endometriosiak adin-tarte desberdinetako emakumeen bizikalitatean duen eraginaren berrikusketa bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-05T09:25:31Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister102287-837406-08
dc.identifier.gaurassign104862-837406


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record