Zelula ez txikiko birikako minbiziaren estadio mugatu-aurreratuetan dauden pazienteen biziraupen orokorrean aldagai kliniko eta terapeutikoek duten eraginaren azterketa. Dosi altuko erradioterapia erregimenek (>30Gy) paziente hauen biziraupen orokorrean duten eraginaren analisia
Ikusi/ Ireki
Data
2020-06-03Egilea
Arteagoitia Bolumburu, Ander
Laburpena
[EUS] Zelula ez txikiko birikako minbiziaren (ZETBM) estadio aurreratuetan dauden paziente kopuru esanguratsu batek ezin izango du intentzio sendagarriarekin preskibatutako tratamendurik jaso. Paziente horiengan tumoreak eragindako sintoma torazikoak arintzeko erradioterapia (RT) oso tratamendu eraginkorra da. Hala ere, dosi altuko RT erregimenek, terapia konbinatuek eta pazientearen aldagai klinikoek biziraupenean izan dezaketen eragina oraindik zalantzagarria da. Ikerketa honen helburu nagusia dosi altuko RT terapia paliatiboak (>30Gy) pazientearen biziraupenean daukan eragina aztertzea da. Bigarren mailako helburuak, ostera, beste fakote kliniko eta terapeutikoek gaixoen biziraupenean daukaten eragina ikertzea da, pazientea bakoitzari egokitutako tratamendu erradioterapiko aringarria preskribatzeako faktore aurreikusgarri berriak izateko.
Pazienteak eta metodoak:
2013ko urtarriletik 2018ko azarora arteko epean zehar Gurutzetako Ospitale Unibertsitateko eta Virgen del Rocio Ospitale Unibestitateko Onkologia Erradioterapiko Sailera RT jasotzeko bidaliak izan ziren ondoz ondoko pazienteek osatzen dute datu basea. Ikerketa hau, datu base horretatik intentzio paliatiboarekin tratatuak izan ziren pazienteen atzeraka begirako analisia da. Pazienteen ezaugarri klinikoak (adina, tabakismoa eta pakete-urteak, Karnofsky indizea, sintoma nagusia, tratamendu aurreko hemoglobina maila eta pisu galera, aurrekari patologikoak eta bizi-kalitatearen pertzepzio subketiboari buruzko QLQ-C30 eta LC-13 galdeketa); tratamenduaren ezaugarriak (RT teknika eta dosiak, kimioterapia mota eta kirurgia); tratamendutik eratorritako toxikotasunak eta heriotzera arte, gaixotasunaren lekuko berreritzera arte eta urrutiko berreritzera arte igarotako denbora. Analisi estatistiko Cox-en erregresio logitikoaren, aldagai anitzeko analisiaren eta Kaplan-Meier-en biziraupen kurben konparazioari esker egin da.
Emaitzak:
Guztira 61 pazienteren analisi estatistiko burutu zen. Aldagai anitzeko analisiaren arabera, 30 Gy baino gehiagoko RT erregimena biziraupenaren hobekuntzarekin modu esanguratsu batean esatistikoki erlazionatuta zegoela ikusi zen (p<0.001). Horretaz gain, tratamendu aringarriaren parte kimioterapia jaso izanak ere pazienteen biziraupena luzatzen duela ikusi izan da (p<0.001); gauza bera gertatuz II/III estadio tumoralarekin (p<0.05).
Ondorioak:
Egoera orokor onean eta minbiziaren estadio ez hain aurreratuetan dauden pazienteengan (II/III) dosi altuko RT tratamendu aringarriak, kimioterapiarekin batera, pazienteen biziraupenean hobekuntza esanguratsua ekar dezake. Ikerketa honetan lortutako emaitzek eguneroko praktika klinikoan duten benetako inplikazioa aztertzeko entsegu kliniko eta meta-analisi berriak behar dira.