Sorkuntza-zentroa eta kafe-antzokia Tolosan (Gipuzkoa)
Date
2020-07-10Author
Artola Amonarriz, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
PROGRAMA
Tolosako erdigunean kokatzen den proiektu honek programa jakin bati erantzuna emateaz gain, hirisarea konpontzea ere badu helburu; horregatik, garrantzitsua da aipatzea esku-hartze handi bat
egingo dela ingurua berregokitzeko: Lopez Mendizabal plazatik hasita, eraikinaren oruberaino,
eta baita San Frantzisko pasealekurantz doan bideraino ere, batez ere.
Eraikinari dagokionez, bi programa nagusi proposatzen dira: batetik, kafe-antzokia lur-arrasetik
behera, eta bestetik, berriz, sorkuntza-zentroa lurarrastetik gora. Dena den, eraikinaren ordutegia
honakoa izango da: egunero 8:00-22:00; baina barruko gune bakoitzak bere ordutegia izango du.
Ikasgela eta goiko terraza, esate baterako, beti irekita egongo dira.