Hizkuntzaren i(ra)kaskuntza prozesuak Haur Hezkuntzan arbel digitalarekin: Hizkuntza errefortzua ikasle etorkin batekin
Laburpena
Gaur egun ikaragarrizko abiaduran sartzen ari dira IKTak eskolako ikasgeletara, egungo errealitate eta beharrei aurre egiteko. Lanaren helburua Arbel Digitala erabiliz haur etorkin baten hizkuntza errefortzua diseinatzea da. Arbel Digitalean oinarrituta, ikasle etorkin iritsi berri batentzat euskara ikasteko jolasak sortu dira. Proiektua baliagarria izan daiteke ikasle-irakasle eta gurasoen arteko elkarrekintza lantzeko eta familian euskara ikasteko. Hori bai, aldez aurretik, ikasgela batean praktikara eramatea eta bere emaitzak ebaluatzea komenigarria litzateke.