Show simple item record

dc.contributor.advisorGarro Beristain, Mikel Asier
dc.contributor.authorGoñi Ibarguren, Lander
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2020-10-06T15:16:33Z
dc.date.available2020-10-06T15:16:33Z
dc.date.issued2020-10-06
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/46483
dc.description.abstractSarrera: Min kroniko ez – onkologikoa indarrean dagoen gaixotasuna da, bere prebalentzia % 20ean egonez mundo osoan. Eguneroko bizitza oztopatzen duen osasun arazoa izanik, mina murrizteko opioideen preskripzioa bultzatu da, gaur egun preskribaturiko opioideen kontsumo – datuak oso altuak izatera arte. Helburua: Min kroniko ez – onkologikoan erabiltzen diren opioideen erabilera egokia ziurtatzeko erizainaren betebeharrak argitzea. Metodologia: Informazioa lortzeko bilaketa bibliografikoa egin da bost datu – base ezberdinetan, proposaturiko PIO galdera jarraituz. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegiko katalogotik artikulu bat aukeratu da; eta azkenik, estatistika datu – base ezberdinetatik eta opioideen inguruan adituak diren web orrialde ezberdinetatik ere informazioa lortu da. Guztira, lana burutzeko 32 dokumentu erabili dira. Garapena: Nahiz eta opioideak botere analgesiko indartsua duten eta min mota ezberdinak tratatzeko oso erabilgarriak diren farmakoak izan, min kroniko ez – onkologikoan bere erabilerak eztabaida ugari sortzen du. Min mota honetarako opioideen eraginkortasun faltak eta opioideen kontsumoak eragin ditzaketen ondorioek aditzera ematen dute farmako hauen erabilera egokia sustatzeko baliabideak behar direla. Baliabide eraginkorrenetariko bat erizainaren esku – hartzea da; osasun – heziketa emanez eta pazientearen jarraipen estua eginez opioideen kontsumoak sortu ditzakeen arazoak murrizten baitira. Eztabaida: Opioideen preskripzio eta erabileraren murrizketaren beharra azpimarratzen dituzten iritziak gehiengoak izanik, farmako hauen erabilera defendatzen duten artikuluak ere aurkitu dira, mina murrizteko pazienteak duen eskubideari aipu eginez batez ere. Arazoa, mina murrizteko metodoaren eraginkortasunean aurkitzen da, opioideen eraginkortasuna ez baita analgesiko ez – opioideena baino handiagoa. Ondorioak: Erizainaren esku – hartzea beharrezkoa da min kroniko ez – onkologikoa pairatzen duten pazienteetan opioideen kontsumoaren patroia zuzentzeko. Pazientearen opioideekiko ezjakintasunak farmako hauen kontsumoaren ondoriozko arazoen agerpen arriskua handitu egiten du. Azkenik, baliabide farmakologiko eta ez – farmakologikoen erabilera sustatu beharko da etorkizun hurbilean opioideen gehiegizko preskripzioa eta kontsumoa murrizteko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectmin kroniko ez-onkologikoaes_ES
dc.subjectopioideak
dc.subjecterizaina
dc.titleMin kroniko ez-onkologikoa eta opioideen erabilera, erizainaren rolaren garrantziaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-04-16T14:34:02Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeErizaintzako graduaes_ES
dc.identifier.gaurassign101162-839529


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record