Show simple item record

dc.contributor.advisorAlberdi Erice, María José
dc.contributor.authorGarciarena Lasa, Eider
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2020-10-06T15:20:13Z
dc.date.available2020-10-06T15:20:13Z
dc.date.issued2020-10-06
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/46485
dc.description.abstractSarrera: Mugako Nortasunaren Nahasmenduak, pertsonen pentsatzeko, hautemateko, erantzuteko eta besteekin erlazionatzeko orduan eragiten du. Nahaste hau pairatzen duen pertsonak bereizgarri hauek modu iraunkor eta zurrunean erasanak ditu. Kausak konplexu eta zehaztugabeak dira. Gaixotasun kronikoa da, beraz, sendatzeko kontzeptua bizitzako hainbat arlotan eragin dezaketen sintomen intentsitatea gutxitzea da, egonkortasun eta autonomia maila handituz. Gipuzkoan, ez dago nahaste honi zuzenduriko berariazko programa bat eta eremu ez ospitalarioan hutsune bat ikusten denez, Mugako Nortasunaren Nahasmendua diagnostikoa duten pertsonei zuzendutako Osasun Hezkuntza Programa bat egitea ezinbestekoa dela igartzen da. Helburuak: Gradu Amaierako Lanaren helburu nagusia, Mugako Nortasunaren Nahasmendua diagnostikoa duten pertsonentzat Osasun Hezkuntza Programa bat diseinatzea da. Helburu nagusia lortzeko asmoz, helburu zehatzak planteatu dira. Metodologia: proiektuaren helburu nagusiari erantzuteko, hainbat datu iturri erabili dira. Batetik, bilaketa bibliografikoa burutu da, osasun arloko hainbat datu-base kontsultatuz: Dialnet, Medes eta Cuiden. Horiez gain, Biblioteca Virtual en Salud eta WorldCat Discovery (Euskal Herriko Unibertsitatea) metabilatzaileak erabili dira. Euskal Autonomia Erkidegoan zentratutako lana denez, Euskadi eta Espainia mailako web-gune ofizialetan, aldizkarietan eta buru osasuneko elkarteetan informazio gehigarria bilatu da. Gainera, Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko liburutegia ere kontsultatu da. Garapena: Mugako Nortasunaren Nahasmendua duten pertsonei zuzenduriko Osasun Hezkuntza Programak, pairatzen duten gaixotasuna eta euren burua ezagutzea, beste pertsonekin esperientziak partekatzea eta familiarekin harremana estutzea helburu du. Programa, Tolosako Osasun Zentroan gauzatuko da eta hiru aste iraungo du. Jarduera ezberdinez osaturiko sei gai landuko dira, bi erizainek gidatuta. Ebaluazioa: Osasun Hezkuntza Programaren ebaluazioa egiteaz ere erizainak arduratuko dira eta programaren prozesu osoan zehar gauzatuko da. Halaber, proiektuaren amaieran, programaren egitura, prozesua eta talde dianaren ezagutzak ebaluatzeko, ebaluazio orokor bat burutuko da. Ekarpen eta gogoeta pertsonala: lan honen bidez, nahasmenduari ikusgarritasuna eman nahi izan zaio, buruko gaixotasunen inguruan dagoen estigmari aurre egiteko eta pertsona hauei laguntzea ezinbestekoa dela indartzeko. Horretarako, Osasun Hezkuntza Programa egokia izan daitekeela ikusi daes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectosasun programaes_ES
dc.subjecterizainak
dc.subjecterlazio
dc.titleMugako nortasunaren nahasmendua diagnotikoa duten pertsonentzat proposatutako osasun hezkuntza programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-04-16T14:29:49Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeERIZAINTZA IIes_ES
dc.identifier.gaurassign101080-833983


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record