Musikaren eragina erditze prozesuan dagoen emakumearengan
View/ Open
Date
2020-10-06Author
Ezeiza Zapiain, Malen
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera. Erditzea prozesu fisiologikoa da, eta prozesu horretan beharrezkoak diren haurdunaren erreakzio eta erantzunak estuki lotuak daude hormonen jarioarekin. Hormona horiek erregulatzeko, beharrezkoa da emakumea seguru, eroso eta babestua sentitzea, eta horretarako funtsezkoa da emaginaren papera. Emaginak, haurdunari zainketak eskaintzeaz gain, inguruko baldintzak egokituko ditu, eta lan horretan, musika aplikatzea metodo baliagarria izan daiteke.
Helburua. Erditzeko prozesuan musikak erditzen ari den emakumearengan duen eragina aztertzea.
Metodologia. Berrikuspen bibliografikoa burutu da, PIO egitura jarraituz. Bilaketa egiteko, osasun zientziekin erlazionatutako datu-baseak erabili dira, eta MeSH eta DeCS terminoak erabiltzeaz gain, iragazkiak eta irizpideak aplikatu dira emaitza zehatzagoak eskuratzeko.
Emaitzak. Aipatutako helburuari erantzuteko 14 dokumentu landu dira. Orokorrean, erditze prozesuan musika aplikatzeak, haurdunaren mina arintzen laguntzen duela ikusi da, eta baita bere antsietate-maila jaisten ere. Musika erabiltzean, emakumea lasaiago eta babestuago sentitzen dela ere ikusi da, honen erditzearekiko asebetetzea hobetuz. Azkenik, musikak erditzearen iraupena murrizten ere laguntzen du.
Eztabaida. Musikak erditzen ari den emakumearengan onurak dituela ikusi da. Hala ere, erditze prozesura egokitutako musika aplikatzeko protokolorik ez dagoenez, artikulu bakoitzean erabilitako musika mota eta honen iraupena oso ezberdina izan da, honek eragin zuzena izan dezakelarik musikaren eraginean, eta beraz, lortutako emaitzetan.
Ondorioak. Musikak erditzen ari den emakumearen mina arintzen du, antsietate-maila murrizten du, haurdunaren asebetetzea hobetzen du eta erditzeko fase aktiboa eta bigarren fasea azkartzen ditu.