dc.contributor.advisor | Zinkunegi Zubizarreta, Nagore | |
dc.contributor.author | Lopetegi Usón, María | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN | |
dc.contributor.other | DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E. | |
dc.date.accessioned | 2020-10-06T15:36:10Z | |
dc.date.available | 2020-10-06T15:36:10Z | |
dc.date.issued | 2020-10-06 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/46492 | |
dc.description.abstract | Sarrera: emakumezkoen artean ezgaitasun intelektuala eragiten duen bigarrengo kausa nagusi den Rett Sindromea, ausazko mutazio baten ondorioz ematen den nahaste neurologikoa da. Bere ezaugarri nagusia haurren lehen 6-18 hilabeteetan ematen den garapen normala da, zeinu eta sintoma bereizgarriak agertu arte: aurrez bereganatutako gaitasun motoreen eta kognitiboen galera, arnas asaldurak, konbultsioak eta mugimendu estereotipatuen agerpena. Honek guztiak behar konplexuak eragiten dituenez, arreta jarraitua behar dute lehen arreta mailako (LAM) osasun-profesionalen eskutik. Lan honen helburu nagusiena pertsona hauen ongizatea bultzatzeko baliagarria izan daitekeen osasun-heziketa proiektua (OHeP) azaltzea da.
Helburua: LAMko pediatriako erizain eta pediatrek Rett Sindromearen (RS) inguruko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak bereganatzea, gaitz hau pairatzen duten haur nahiz familien bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzeko asmoz.
Metodologia: OHeP honen garapenerako bilaketa bibliografiko sistematizatua burutu da dagokion DeCs, MeSH eta gako-hitzak (Key Words (KW)) erabiliz datu base ezberdinetan. Honez gain, webgune ezberdinak kontsultatu dira.
Plangintza: xede-taldeak RSaren inguruan beharrezkoak dituen ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak lortu behar ditu. Horretarako 8 gaiez osatutako osasun-hezkuntza proiektua proposatuko da, metodologia ezberdina erabiliz. Halaber, OHePa eta helburuak lortu diren baloratzeko ebaluazio tresnak sortu dira.
Ekarpen pertsonala: LAMko osasun-profesionalen artean RSaren inguruan dagoen ezjakintasuna handia da. Arazo honi erantzuna emateko asmoarekin gaitz hau gertutik bizi duten pertsona nahiz familien ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzeko esku-hartze programa hau proposatzen da. Honez gain, eskuliburu bat diseinatu da familientzako lagungarria izan daitekeena. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | Rett Sindromea | es_ES |
dc.subject | bizi-kalitatea | |
dc.subject | ongizatea | |
dc.subject | osasun-heziketa | |
dc.subject | zaintzaileak | |
dc.subject | interbentzioa | |
dc.title | Rett sindromea pairatzen duten haurren eta gurasoen bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzeko lehen arreta mailako pediatriako profesionalei bideratutako osasun-heziketa proiektua | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2020-04-16T14:41:35Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2020, la autora | |
dc.identifier.gaurassign | 101070-766848 | |