Nazioarteko adin txikikoen bahiketa: genero ikuspegia kontutan hartu beharra
View/ Open
Date
2019-07-05Author
Larrañaga Goenaga, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Nazioarteko adin txikikoen bahiketak gorakada handia izan du urteotan. Emakume askok egiten dute ihes jatorrizko herrialdeetara ustezko genero indarkeria pairatzen dutelako, horien artean, Juana Rivasek. Hori dela-eta, lan honen helburua tratu txarrak jasan izana adin txikikoekin alde egiteko kausa justifikatu den ala ez aztertzea izango da: nazioarteko araudia aztertuko da; horien artean, 1980ko Hagako Hitzarmena, Brusela II bis Erregelamendua eta Istanbuleko Hitzarmena, eta ondoren, espainiar Zigor Kodeak aurreikusten duen xedapenari eta Juana Rivasen kasuari erreferentzia egingo zaio. Azken hauek ez dute behar bezalako erantzunik ematen eta bidegabeko egoerak sor ditzakete adin txikikoarentzat. Arazo hori konpondu ahal izateko, erabaki proposamena emango da. Erabaki honen bidez, nazioarteko araudian behingoz genero ikuspuntua kontutan hartzea lortu nahi da.