Europar Batasunean frogak lortzea: bilakaera, behar berriak eta Europako Ikerketa Agindua
Fecha
2019-06-25Autor
Goikoetxea Nazabal, Amaia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Nazioz gaindiko fenomeno edo fenomeno globalizatuen aurkako borrokak, eraginkorra izan dadin, nazioko eta nazioarteko erakundeen ahaleginak bateratzea suposatzen du kriminalitate forma horien erauztean emaitzak lortzeko. Errealitate honen aurrean, EBk, bere helburu desberdinen artean, estatu kide desberdinetako zigor arloko legegintzen hurbilketa lortu nahi izan du ebazpen judizialen elkarrekiko aitortza printzipioan oinarritutako lankidetza judizial penala sustatuz. Mugaz gaindiko delinkuentziari aurre egiteko beharrezkoa den harmonizazio europar horren barruan, elementu garrantzitsuenetako bat froga lortzea da, horrela, estatu kide desberdinek euren lurraldean ez dauden froga diligentziak lortu eta erabili ahal izateko. Hala ere, mugaz gaindiko esparruan froga penalak lortze horretan, nazio mailan topa daitezkeen baino zailtasun gehiago agertzen dira.