UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Ahalera eta ahaleraren adizkiak Deba Ibarrean

Thumbnail
View/Open
Gradu Amaierako Lana (1.009Mb)
Date
2020-11-18
Author
Lado Guisasola, Oihana
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/48394
Abstract
Ahalerako adizkien erabilerari dagokionez, iruditzen zait estandarraz besteko hizkeretako hiztunok sarri zalantzak izan ohi ditugula. Aldaera estandarreko arauak ondo ezagutu arren, jakin badakigu ahozkoan erregelak bestelakoak direla, eta lan honetan ahaleraren erabilera aldatuz doala erakutsi nahiko nuke. Gure ingurura begiratzea bestetik ez dago, gaur egungo gazte askok, gehienak ez esatearren, ahalera erabili beharrean ahal partikula edo aditz modala darabilte indikatiboko adizkiekin. Horrezaz gain, badira nagusitzen ari diren beste zenbait forma eta baita euskararen adituek berritzat jotzen dituztenak ere. Hori dela eta, lan honen xedea ahaleraren hainbat forma deskribatzea eta horien berri ematea izango da. Bestalde, honelako lan batean ezin ditzaket ahalerak dituen aldakuntza, txandakatze edo forma berri guztiak aztertu. Horregatik, mendebaldean zein erdialdeko zonalde batzuetan entzun daitekeen txandakatze bat aztertzea erabaki dut: neike-leiket adizkien txanda-katzea, hain zuzen. Eibartarrok ‘ni joan neike’ edo ‘ni joan leiket’ esan dezakegu; gauza bera gertatzen da aditz iragankorrekin ‘Zuk ogia erosi leikezu’ edo ‘erosi zeinke’. Deba Ibarrean ez ezik, mendebalde zabalean zein erdialdeko hainbat zonaldetan entzun daitekeen txandakatzea da. Haatik, aurrerago azalduko den moduan, leikezu bezalako adizkiak ez dira ontzat ematen edo berritzat jotzen dira. Horregatik, txandakatzearen erabilera eta bilakabidea aztertzea izango da asmo nagusienetako bat. Egituraketari dagokionez, lan honek lau atal izango ditu. Lehendabiziko atalean, alde batetik, ahalaren erabilerari buruzko, -ke morfema eta aditz aspektuari buruzko hainbat ohar emango ditut. Bestetik, aditz erroak aipatzeaz gain, jatorriz mendebaldekoak diren ahalera adizkiak erdialdeko euskaran ere lekukotzen direla ikusiko dugu eta, mendebaldeko zein erdialdeko zonaldetan erabilera bera duten leiket-neike bezalako formen inguruko aipamenak eta iritziak jasoko ditut. Bigarren atalari dagokionez, mendebaldeko euskara orokorraren eta Deba Ibarreko hiru hizkeren (Elgoibar, Eibar eta Arrasate) alegiazko adizkiak bilduko ditut, haien artean erkaketa bat egiteko asmoz. Atal honetan, batik bat, ahozko erabileran ahalerak dituen ezaugarriak azpimarratuko ditut. 2 Behin, egungo ahaleraren ezaugarriak eta aldaketak zeintzuk diren ikusirik, hirugarren atalean neike- leiket, leikezu-zeinke bezalako formen artean egon daitekeen txandakatzea noiztik lekukotuta dagoen begiratuko dut. Horrela bada, mendebaldeko antzinako testu idatzietara pasatuko naiz. XVI. mendean hasi eta XX. mendera arteko agerraldiak aztertuz. Azterketa honetan, ‘leikezu’ zein ‘zeinke’ bezalako formak erabiltzen dituzten autoreak jasoko ditut, hau da, bi formen erabilera duten autoreen agerraldiak soilik. Lazarraga (1567), Moguel (1802), Astarloa (1818) ,Uriarte (1850), Arrese Beitia (1902-1906), Kandido Basabe (1914), Kirikiñoren (1918) eskutik jasotako adizkiak izango dira, besteak beste. Hemen ere, garai bateko ahalerak izan dituen ezaugarriak aipatuko ditut eta txandakatzeren bilakabidea nolakoa izan den azalduko dut. Lanarekin amaitzeko, lan guztian zehar adierazi-takoaren ondorio eta ezaugarri orokorrak emango ditut.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka