Album ilustratuak alemanetik euskaratzen: Der Mondmann obraren itzulpena
Date
2020-11-18Author
Ugalde Mendoza, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua Tomi Ungerer idazle eta ilustratzaile alsaziarrak 1966an argitaratutako Der Mondmannalbum ilustratuaren euskarazko itzulpena egitea da. Hainbat hizkuntzatara itzulia izan da, hala nola ingelesera 1967an (gero 2009an berrargitaratu zuten) eta gaztelaniara 2012an. Bertsio originalaz gain, bi hizkuntza horietara egindako itzulpenak ere kontsultatu ditugu gurea egiterako orduan. Hasiera batean, itzulpena bukatuta argitaletxeetara jotzeko ideia genuen, eta argitaratze-prozesuaren nondik norakoak lan honetan azaltzea; alabaina, COVID-19gatik bizi dugun egoeragatik, hori ez da posible izan.Ezindugu album ilustratuez aritu, ordea, berau barne hartzen duen sistema, haur eta gazte literatura (HGL), zer den eta zer ezaugarri dituen zehaztu gabe. Izenak dioen moduan, haur eta gazteak izango dira literatura honen hartzaile nagusiak, baina horrek ez du esan nahi esklusiboki haiei bakarrik zuzenduta dagoenik; ikusiko dugun bezala, testu askok helduei zuzenduriko elementuak dituzte, eta horrek anbibalente bihurtzen ditu. Gainera, historian zehar haurraren kontzeptua aldatzen joan den heinean, HGLaren izaera ere aldakorra izan da, eta,beraz, zaila da generoari mugak jartzea eta HGLaren parte zer den eta zer ez esatea. Horrek guztiak HGLaren estatusean eragina du, helduen literatura baino maila apalago batean kokatzen baita.Bestalde, Shavitek dioenez(1986), ez da generoaren inguruan saririk antolatzen ez unibertsitatetan irakasgai modura ematen, hezkuntzari lotuta ez bada. Testuaren hartzailea haurra izateak, beraz, inplikazio desberdinak ditu Shaviten hitzetan: halako testuak ez dira, helduen literaturaren antzera, kultur ondaretzat hartzen, haurrak eta haien mundua gutxiesteko joera dagoelako, eta halako aurreiritziek testuaren izaera asko mugatzen duela kritikatuko du autoreak. Album ilustratuak ere aipatu testuen barne daude. Gainera, RiittaOittinenekazken horietan irudi-testu harremanak duen garrantzia azpimarratzen du(2003: 130), lotura horrek gidatuko duelako irakurlea ipuinaren azken orrialderaino.Badirudi Ungerer kontziente dela bi autoreek diotenaz, eta haren lanetan ez dugu haurrak gutxiesteko joerarik aurkituko. Haatik,serioago hartu behar direla aldarrikatzen du, eta ez direla gehiegi «babestu» behar, ez ipuinetako eduki aldetik, ezta hizkuntzaren oparotasunetikere. Horrela, Koldo Izagirrek itzulitako Hiru Bidelapurrakitzulpenaren azterketatik hasita, bere ipuinetako elementu garrantzitsuena aurkituko dugu ba marrazkietan, bai erabilitako esaldietan: beldurra. Autoreak haurrek beldurra gaindi zezaten nahi zuenez, bere liburuak bihurtu zituen horretarako tresna. Gure itzulgaian ere, beldurraz gain, hiztegi aberatsa aurkituko dugu batez ere. Autoreak haurrei mundua den bezalakoa erakusteko sinonimo eta izen ezberdin ugari erabili ditu, haurrarentzat onuragarri delakoan. Ingeleseko itzulpenak nahiko ondo jaso du bere baitan elementu hori; gaztelerazkoan,aldiz, itzultzaileak askatasun lexiko-sintaktiko gehiagorekin jokatu duela ohartuko gara, originalarekiko hain fidela ez den itzulpen bati bide emanez. Ondorioztatu dugu gaztelerazko itzulpena ingelesezkotik abiatuta egin dela, eta,gure ustez, hori izan daiteke testua originalarekiko hain fidela ez izatearen arrazoietako bat.Gure aldetik, euskaratzerakoan fideltasuna eta ulergarritasuna izan ditugu uneoro balantzan. Haurrarentzako egokia eta entretenigarria den testua sortu nahi izan dugu, eta aldi berean, Ungererren ideiak bere horretan ekarri nahi izan ditugu gurera. Zenbaitetan euskararen berezko ezaugarriengatik ez zaigu posible izan jatorrizko edukia berdin mantentzea, eta halakoetan askeago jokatzeko lizentzia hartu dugu. Izan ere, beste hizkuntza hegemonikoetako itzulpenetan ez bezala, badirudi euskarazko itzulpenak egiterakoan oraindik badela halako beldur bat askeago aritzeari, eta guk, Ungererrek zioen modura, beldur horri gaina hartu nahi izan diogu.Bai itzulpenak aztertzerakoan (Izagirreren Hiru BidelapurraketaDer Mondmannen ingelesezkoeta gaztelaniazkobertsioak) bai guk itzultzerakoan ikusi dugunaren arabera, ondorioztatu dugu (ustez) testu sinple bat itzultzeak ere bere lana baduela. Haurrek jasoko dituzten lehenengotako hizkuntza ereduak izango dira album ilustratuak, eta garrantzitsua deritzogu instituzioek horri behar besteko arreta eskaintzea; izan ere, oraindik ez da literaturaren zati hau unibertsitatetan ikasgai modura ematen, hezkuntzaren arloan ez bada. Eta euskal HGLko merkatuan itzulpenak hartzen duen ehunekoari erreparatuta (% 60), beharrezkoa deritzogu generoari bideratutako prestakuntza euskaraz jasotzeko aukera izatea itzultzaileek, lan ona egingo dela bermatze aldera.