Show simple item record

dc.contributor.advisorOlaziregi Alustiza, María José ORCID
dc.contributor.authorRodríguez Andueza, Nagore
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T16:51:35Z
dc.date.available2020-11-18T16:51:35Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48397
dc.description34 p. -- Bibliogr.: p. 33-34
dc.description.abstractXX. mendean euskal literaturak Amerikaz eman duen irudia aztertu nahi izan dugu lan honetan; eta horrekin batera, garai horretan literaturak emakumeei eman zien rola. Horretarako, XX. mendeko hiru liburu landu ditugu, mende osoa irudikatuko duten hiru garairen ordezkari: Resurreccion M. Azkueren Ardi galdua(2018 [1918]);Robert Laxalten Sweet Promised Land(1957) liburuaren euskarazko itzulpena, Dominique artzain xiberotar bat Nevadan(2002 [1988]);eta Martin Ugalderen Itzulera baten historia(1990). Aurretik egindako ikerketei jarraituz, gure hipotesia izan da Amerika, batikbat, fedea galtzeko tokia eta aberasteko tokia izan dela euskaldunentzat, eta beraz, hala errepresentatu duela literaturak ere XX. mendean. Hori aztertzeko ikerketa postkolonialari jarraitu diogu, euskaldunen eta ‘Bestea’-ren (=Amerika) kontzeptua aztertzeko. Emakumeen gaiari heltzeko, aldiz, Ikerketa Subalternoez baliatu gara. Azkueren Ardi galdua-n fedea galtzeko tokia da Amerika; protagonistak Euskal Herritik alde egitean, fedea galduko du, eta Euskal Herrira itzuli arte, ez du berreskuratuko. Aberastasunaren ideia ere ageri da liburu horretan, baina batez ere, nabarmenagoa da Laxalten eta Ugalderen liburuetan. Nevadara joandako artzain baten istorioa kontatzen du Laxaltek. Hain justu, bere aitaren istorioa da, Zuberoatik Nevadara dirua irabaztera joandako artzaina. Lehen biak, Azkue eta Laxalten liburuak, AEBetan kokatzen dira. Ugalderen liburuan ere Amerika aberasteko tokia da, baina kasu honetan AEBetatik Venezuelara aldatzenda kontakizuna. Gainera, alde politikoa gehitzen zaio eleberriari, frankismotik ihesi dabilen familia baten historia delako. Protagonistari begira ere aldaketa dakar Ugalderen liburuak, neska gazte baten begietatik kontatzen baita bere familiaren historia.Beste gai batzuk ere aipatzen dituzte liburuek: aberasteko Ameriketan egindako lanaren gogortasuna, bakardadea, herrimina eta Euskal Herrira itzulera. Lanaren gogortasuna eta bakardadea Dominique artzainaren kontakizunean ikus daitezke oso garbi. Martin Ugalderen lanean, berriz, itzulera eta deserrotzearen ideiak dira nabarmen. Bestalde, emakumeek literaturan izan duten rola aztertu dugu. Jeronima Echeverriak erakutsi bezala (Echeverria, 1999), emakumeak bigarren mailako irudikatu diren arren, garrantzi handia izan zuten artzainen bizimoduan. Beraz, hiru lanak aztertuta, garbi ikus daiteke euskal literaturak XX. mendean Amerikaz emandako irudia: aberasteko eta fedea galtzeko tokia da. Era berean, argi ikus daiteke emakumeak bigarren mailan geratu direla XX. mendeko euskal literaturan.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleAmerikaren errepresentazioa XX. mendeko euskal literaturan : Resurreccion Maria Azkueren, Robert Laxalten eta Martin Ugalderen testuen azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-27T08:49:49Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister103136-309464-09
dc.identifier.gaurassign82008-309464


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record