Antzinaroko jainkoen memoria Erdi Aroko idatzietan
View/ Open
Date
2020-11-18Author
Garate Berasaluze, Iker
Metadata
Show full item recordAbstract
Erdi Aroan forma klasikoek jarraikortasuna izan zutela ikusarazteko helburua du lanak, mitologia
klasikoaren errepresentazioan zentratuz. Horretarako, testu astrologikoen irudi klasikoen kopia
zuzenak aztertu dira, Karolingiarren eta Arabiarren kopiak alderatuz. Bestetik, Entziklopedia,
Komentario eta Mitografien bitartez gai mitologikoen deskribapenetan oinarritutako irudikapenak
aztertu dira. Honen bidez, mitologia klasikoa bide ezberdinetatik mantendu zela ikusarazi da, nahiz
eta eraldaketa mota ezberdinak jasan zituen. Berpizkundeak bereganatu zuen mitologia klasikoaren
irudiak ez ziren zuzenean Antzinarotik eratorri, Erdi Aroan aldaketak jasan zituzten tipologiek ere
eragin handia izan zuten.