Egiptoko Berenikeko itsas-portua Antzinaroan
Ikusi/ Ireki
Data
2020-11-18Egilea
Gabilondo Gutiérrez, Jon Mateo
Laburpena
[EUS] Berenike, K.a. III. mendean sortutako portu helenistiko bat izan zen, Egiptoko Ekialdeko Basamortuan kokatuta zegoena trogodytai autoktonoen lurraldean. Hasieran, distantzia laburreko merkataritza zentro bat izatetik, Mediterraneoko eta Ozeano Indiko-ko itsas komunikazioen erdigunea izatera pasa zen mende gutxi batzuetan. Aldaketa hori gauzatzea ahalbideratu zuena erromatar inperioa izan zen, zeinek zonalde idor horretan azpiegitura sare sendo bat sortu zuen, basamortuko galtzada sistema hobeagoa eraikiz eta ur baliabideen ustiapena handituz, guztia itsasoz gaindiko merkatuetara iristeko. Horrela, erromatarren konkistarekin batera hiriak nazioarteko garrantzia lortuko zuen, non eremu desberdinetako objektuak, sinesmenak eta pertsonak elkartuko zituen, hiri multietniko eta ireki bat eraikiz. Lan honek, Berenikeko portuaren datu garrantzitsuenak biltzen ditu, zeintzuekin antzinaroko merkataritza sare garrantzitsuenetako bat ulertzea ahalbideratzen duten, bertako biztanleria bereziaren berri ematen den bitartean. Bere leku estrategikoa zela eta, hiriak partiarren erreinuak oztopa zezakeen merkataritza ahalbideratzen zuen, erromatarrentzat funtsezkoak ziren lehengaiak Mediterraneoko sareetara zabalduz. Horretarako, lan honek azken urteetako azterketen datuak erabiltzen ditu, zeintzuk portuari dagozkionak Berenike Project ikerketa taldeak jaso dituen, urte askotako landa lanaren eraginez. [EN] Berenike was a Hellenistic port from the III BC located in the Eastern Desert of Egypt, in the territory of the trogodytai dwellers. If at the beginning it was the centre of short distance commerce, in a few centuries it became one of the mayor harbours connecting the Mediterranean basin with de Indic Ocean. This change in such a dry environment was abled thanks to the Roman Empire that created a large infrastructure system based on building roads and increasing water supply, for the objective of reaching over sea markets. Therefore, with the roman conquest, the city achieved great importance where different materials, creeds and people from other countries met, creating a multi-ethnic open city. This work offers actual data of the town, helping us understand one of the most important commercial networks of antiquity, as it also informs about its inhabitants. Due to its strategic location, the city could skip Parthian empires influence, in order to supply the Mediterranean with essential good for the Roman Empire. For all this, the work offers information of the last few years, where those about the city come from the Berenike Project and its several years of excavation.