Show simple item record

dc.contributor.advisorMunarriz Ibarrola, Amaia
dc.contributor.authorRodrigo Lorenzo, Irati
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T17:34:07Z
dc.date.available2020-11-18T17:34:07Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48420
dc.description28 p. : il.-- Bibliogr.: p. 26-28
dc.description.abstractGradu amaierako lan honen helburua gazteentzako irratsaio bateko ekoizpenetan oinarrituta euskara-gaztelania hizkuntza bikotean ekoizten diren kode-alternantzia motak aztertzea da. Hain zuzen, kode-alternantzia gramatikalak motak aztertzearekin batera, fenomeno honen erabilera ezaugarritzat duen Jon Gotzon Aldaparena esatariaren estilizazio linguistikoaren zenbait alderdi deskribatu nahi dira, saio horretako esatarien KA adibideen maiztasun eta nolakotasunari erreparatuta. Horretarako, Gaztea irratiko 4 orduko Dida! irratsaio bat transkribatu da eta esatari nagusi eta kolaboratzaileen jardunean aurkitutako KA adibideekin corpusa sortu da. Ondoren, aurkitutako adibideak sailkatu eta aztertu dira, bai modu kuantitatiboan bai modu kualitatiboan. Komunikabideen eremuari, eta bereziki Gaztea irratiari dagokionez, azken urteotan egitura eta ohitura sozioestilistikoak kontuan hartzen dituen hizkuntza-ereduaren aldeko joera agertu da, neurri handi batean parte-hartzea sustatzen duen media-estrategiak bultzatuta. Joera horren adierazgarri da euskara batuaren inguruko joera «erlaxatu» dela, eta aldaera desberdinen erabilerari lekua egin zaiola. Testuinguru horretan kokatzen da lan honetan aztergai dugun Dida! saioko esatari nagusietako bat: Jon Gotzon Aldaparena. Izan ere, pertsonaia honek bere estilizazio parodikoaren mugen barruan KA baliatzen du euskaldun berri eta gazteengana hurbiltzeko. Lan honetarako sortu dugun 4 orduko corpusean guztira 1076 KA adibide erauzi ditugu, Jon Gotzon Aldaparena pertsonaiaren ekoizpenen artean KAren ezaugarri kuantitatibo eta kualitatiboak aztertzeko. Emaitzek erakutsi dute, batetik, KAren maiztasunari dagokionez alde kuantitatiboa dagoela esatarien artean. Bestetik, KA adibideen tipologia ere desberdina dela partaideen artean. Bereaz, oro har, JG pertsonaiak joera deigarria erakusten du bai ikuspegi kuantitatibo zein kualitatibotik. Alabaina, espero zenaren kontra, JGeren KA eredua ez da literaturan euskara H2 dutenenek agertzen dutena; hots, etiketa moduko KAen ordez esaldi barruko KA motak nagusi dira JGrengan. Esatari nagusien kasuan ere, espero zenaren kontra, emaitzetan bildu dugun eredua ez da literaturan euskara H1 dutenek agertzen dutena; hots, esaldi barruko KA nagusitu ordez, etiketa modukoa nagusitzen dela aurkitu dugu. KA adibideetan erabili diren hizkuntza-bikoteei dagokienez, gaztelania-euskara bikotean aurkitu ditugu KA adibide gehienak, baina kopuru txikiago batean izan bada ere, euskara-2 ingelesa eta euskara-frantsesa hizkuntza-bikoteetan KA adibideak aurkitu ditugu gure corpusean. Azkenik, garrantzitsua da azpimarratzea gure ikerketa honen emaitzak ezin direla behin betikotzat jo, 4 orduko irratsaio batekin eta eguneroko saioan parte hartzen duten esatari batzuekin besterik ez baitugu proba egin eta ezin baitira, inondik inora ere, guk ateratako emaitzak Dida! Saio guztietara orokortu, are gutxiago euskal hiztun gazte guztietara. Hala eta guztiz ere, gazteen arteko hizkuntza eta bereziki Jon Gotzon Aldaparenaren estilizazioaren inguruko ideia orokor bat egiteko balioko digu proba honek, eta interesgarria litzateke corpusa zabaltzea lagina handitzeko eta KA adibide gehiago biltzeko, eta, aldi berean, partaide desberdinen arteko kontaktuak KA adibideetan zer eragin duen aztertzeko.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskara-gaztelania elebidunen kode-alternantzia: gazteentzako euskal irratsaio baten analisiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-05T06:26:20Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister104729-849595-09
dc.identifier.gaurassign99414-849595


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record