Geometrikoak eta beste armadura batzuk Holozenoan: suharriaz haratagoko ikuspegi bat
View/ Open
Date
2020-11-20Author
Chasco Orbiso, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan, Holozenoko geometriko eta beste armadura batzuen erabilera eta eraginkortasuna irudikatzen laguntzen da, gezi zein arkuen aztarnen ikerketaren bitartez.
Lehendabizi, Holozenoko historiaurreko ingurunean arkuak izan zitzakeen abantailak azpimarratzen dira. Europan, arku eta gezien aztarna zaharrenak Stellmoorreko aztarnategi alemaniarrean aurkitu ziren, 10800 BP-ko data dutenak. Bestalde, Solutre-aldiko txorten eta hegaldun puntak edo Madeleine-aldiko mikrolito batzuk, gezietan joateko baldintza guztiak betetzen zituztela frogatu da, baina arkuaren erabilera frogatzen duen aztarna zuzenik ez dago. Hauek, Holozenoko geometriko eta gainontzeko armaduren aurrekariak izan zitezkeen arren, Epipaleolitotik Kalkolitoaren hasiera bitartekoak, metalurgia garatu aurretiko garaikoak, ikusiko ditugu hemen.
Jarraian, Holozenoan, Europan garaturiko armadura batzuen deskribapena egiten da. Aztarna hauek, kontinente osoko aztarnategietan agertzen direnez, asko ikertu dira. Lurralde eta kronologia ezberdinetarako egokitu behar izan diren sailkapen tipologikoak aipatu ostean, hauek gezi eta arkuaren teknologiarekin zeukaten erlazioa ikertu dugu, gezietan jaurtigai bezala erabili diren baieztatzeko dauden moduak eta aztarnak azalduz. Ondoren, geometrikoak gezi eta arkuaren bitartez jaurtiz egindako esperimentazioen emaitzak ikusten dira.
Erregistro arkeologikoa aztertuz, ohartzen gara suharrizko armadurez gain beste lehengaiez egindakoak ere badaudela, eta hauen erabileraren inguruko iritziak jasotzen dira.
Gezietako geometrikoak galtzen zirela ikusita, arazo hau aztertzen da, gezi konposatuaren erabilera eta abantailak azalduz. Hauen aztarna oso gutxi daude Europako historiaurrean, eta ez dira inoiz geometrikoekin agertu. Ondorioz, geziak hegan doazenean geometrikoek bere orekan duten garrantziaren hipotesia azaltzen da.
Azkenik, armaduren eta gezien testuingurua hobeto irudikatzen bukatzeko, arkuak aztertu dira, hauek egiteko erabilitako zur-mota ezberdinen propietateak eta bakoitzak izan ditzakeen abantailak edo gabeziak.
Bestalde, ehizari, geometrikoei eta arkuei buruz idazterakoan, Arte Levantiarrak eskaintzen duen informazio grafikoaz baliatu gara.
Amaitzeko, Holozenoko geometrikoen eta gainontzeko armaduren funtzionamendua hobeto ulertzeko, arkuak eta geziak lantzen atera ditudan esperientziaren emaitza batzuk azalduko ditut.