Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Ibaibarriaga, Naroa
dc.contributor.authorLersundi Diz, Gorka
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:30:34Z
dc.date.available2020-11-20T18:30:34Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48502
dc.description31 p. : il.-- Bibliogr.: p. 28-31
dc.description.abstractIkerketaren ildo nagusia klimaren berreraikitzearen bitartez Goi Pleistozenoaren amaieran eta Holozenoaren hasieran gertaturiko klima oszilazioak islatzea izan da, eta horiek garaiko giza taldeetan izan zezaketen eragina aztertzea. Aipatu, gaur egun oraindik ikerketaren etengabeko berrikuspenaren menpe dagoen gaia dela. Metodologia ezberdinen garapenenak kontutan hartzekoak dira klimaren berreraikitzeetan, izan ere, horiek aldatzen doazen heinean ikerketak ere horien arabera joan dira moldatzen, besteak beste, datazio-teknika berrien ekarpenekin. Zentzu horretan, ipar hemisferioko datuak nolabait Kantauriar erlaitzeko datuekin kontrastatzen dira eta eremu bakoitzean klimak izandako gorabehera ezberdinen garapena ikusi ahal izan da. MIS 2-aren zati handi bat hartzen duen Glaziar berant guztian zehar klimak izandako garapena ezberdina izan zen eremu geografikoaren arabera, eta glaziarrek, florak eta faunak modu ezberdinean erantzun zioten aldaketei. Hala ere, aipaturiko aldagaietan oszilazioek sarritan aldiberekotasunak izan zituzten. Kantauriar erlaitzean garaturiko glaziarrek erakutsi dute Europa iparraldeko glaziarrek baino garapen goiztiarragoa izan zutela, hala nola 50.000-30.000 BP artean. Ostera, ikerketa poliniko eta antrakologikoen bitartez eginiko azterketen arabera, glaziar berantaren hasiera klima hotzeko espezieen hedapenarekin izan zuen lotura, hots, iparraldean azterturiko lakuetatik ateratako datu polinikoen antzeko joera erakutsi zuten. Hala ere, iparraldeko guneetan ez bezala, Kantauriar erlaitzean glaziar berant guztian zehar bi fase hotz eta horien artean fase epel bat atzeman ahal izan dira, baina aipatu, fase hotzak izan arren hezeak izan zirela eta espezie hostoerorkor askoren biziraupena ahalbidetu zutela ikerketa gunean aurkitzen diren haran ezberdinek. Faunaren gainean egin diren ikerketak ugariak izan dira, baina klima aldaketen aurrean sentikorrenak besteak beste, mikrougaztunak dira. Glaziar berantaren hasieratik Holozenoaren hasierara, estadio eta estadio-arteek eragindako gorabeherekin, basoko espezieen nagusigoa gertatu zen. Goi Paleolito amaierako eta Holozenoaren hasierako klima aldaketek Magdalen Aldi eta Azil Aldietako giza-taldeetan biziraupen estrategien eraldaketa ekarri zuten. Horiek, fauna handien aztarnetan gizakiak eginiko markekin aurkituriko hezurren zenbaketa eta tipologiak ezarriz atera dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHistoriaurreko klimaren berreraikitzea: kantauriar erlaitzeko klima oszilazioak glaziar berantean eta Holozenoaren hasieranes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-03T10:03:02Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister104524-807720-09
dc.identifier.gaurassign99628-807720


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record