Show simple item record

dc.contributor.advisorZaldua González, Iban
dc.contributor.authorElkoro García, Ione
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:39:50Z
dc.date.available2020-11-20T18:39:50Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48508
dc.description29 p. : il.-- Bibliogr.: p. 27-29
dc.description.abstractLan honek Kubak 1959ko iraultzaren ondoren izan zuen bilakaera ekonomikoa azaltzen du Garai Berezira arte. Horretarako, Castroren diktadura garaiak izan zituen faktore historiko, soziologiko, politiko eta kulturalen azalpena egiten da. Kubak gainontzeko herrialdeekin izan zuen harreman ekonomiko eta politikoak nolakoak izan ziren aztertzen dira, herrialde horiek Kuban izandako eragina ikusiz. Funtsean, herrialde sozialistaren garapen ekonomikoa aztertzea da helburua, ziklo ekonomiko gora-beheratsuak izan zituela ondorioztatuz. Idazlanak bost etapa ezberdin banatzen ditu, oro har, Kubako testuinguruan (batez ere testuinguru ekonomikoan) aldaketak eragin dituztenak. Hasteko, iraultza gertatu baino lehenagoko egoeraren azalpena egiten da, hau da, Kubak independentzia lortu zuenetik (1898) iraultza gertatu zen arte (1959). Etapa horretan Kubako diktaduren eraginaren azalpena emateaz gain, Estatu Batuekiko menpekotasun ekonomikoa aztertzen da, ondorio sozioekonomikoetan zentratuz. Bigarrenik, iraultza gertatu eta ondorengo bi-hiru urteen bilakaera nolakoa izan zen ikusten da, Kubako 1960ko hamarkada hasierako egoera, neurriak, gizartea, helburuak… zeintzuk ziren aztertuz. Bigarren etapa ulertzeko kontuan izan beharrekoa da trantsizio garai bateko testuingurua dela, ekonomia kapitalista batetik ekonomia sozialista baterako trantsizioa hain zuzen. Ekonomiaren aldaketak noski, gizartearen eta beste hainbat aspekturen aldaketa eskatzen duenez, gora-beherak antzematen dira. Azalduko denez, Kubako historiako hiru urte horietan zentralizazio nahiak eta dibertsifikazioa nabarmendu ziren, menpekotasun ekonomikoa ezabatzeko eta autonomia ekonomikoa lortzeko helburuarekin. Ondorengo etapak 1960ko hamarkada osoa biltzen du. Garai horretan ostera, Kubak eredu sobietiko zentralizatua aplikatu zuen, beste hainbeste neurriren artean. Kubaren eredu sozialistaren inguruko eztabaidak ere agerian geratuko dira. 1960ko hamarkadako bigarren erdialdean azukrearen plana da azpimarragarri, zeinetan Kubako ekonomiaren esparru handiena azukrearen produkzioan zentratu baitzen. 1970eko hamarkada, laugarren etapari hasiera emango diona, Kuba ELEKen sartu zenean hasi zen (1972). Ekonomia orekatuagoa lortzen duen arren, azukrearekiko menpekotasuna sakondu zen, baita gainontzeko herrialde sozialistenganako lotura ekonomikoak ere. 1980tik aurrera deszentralizaziorako neurriak hartu ziren, ostera, geldialdia ematen hasi zen 1986. urtean. 1989-1991 urteen artean ELEK eta SESBen desagerpenek, zuzenki eragin zuen Kubako ekonomian. Krisi gogor baten garaia nabarmendu zen 1993ra arte. “Garai Berezia” delakoaren ezarpenak neurri ekonomiko desberdinak hartzera bultzatu zuen Kuba, modu horretan, kapitalismorako joera hartzen hasiko zelarik.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleKubako ekonomia socialista 1959ko iraultzatik 1990ko “Garai berezira” arte: etapa nagusien gainbegirada bates_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-04T09:20:06Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister104659-831562-09
dc.identifier.gaurassign98469-831562


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record