Show simple item record

dc.contributor.advisorJauregi Nazabal, Oroitz
dc.contributor.authorSanz Badiola, June
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:49:17Z
dc.date.available2020-11-20T18:49:17Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48514
dc.description48 p. -- Bibliogr.: p. 34-35
dc.description.abstractEgunerokotasunean hiztun guztiok hizkera desberdinak erabiltzen ditugu, egoera, solaskidea, gaia edota asmoa, besteak beste, baldintzatua. Testuinguruaren arabera hiztunak erregistro bat edo beste erabiltzearen hautua egingo du. Bestela esanda, etxean edota lagunartean egingo dugun hizkera eta jendaurreko aurkezpen batean egingo duguna, oro har, ez da berdina izango. Hizkera-mailen arteko sailkapena egiterakoan, gutxieneko sailkapen bat egitearren, lagunarteko hizkera eta hizkera jasoa bereiz daitezke, bi hauek continuum baten ertzak izanik, izan ere, bi ertz hauen artean beste hainbat hizkera-maila bereizi baitaitezke. Ahoskerari dagokionez, ahozkoak berezkoa du aldagarritasuna. Izan ere, egunerokotasunean egiten dugun ekintza naturala izanik, hitz egiterakoan alderdi fisiko, psikologiko, emozional edota soziologikoek eragina dute ahoskeran. Honez gain, gorago esan bezala, egoerak, igorri nahi den mezuak edota solaskideak ere eragina dute ahoskeran. Hala nola, egoera lasaiagoetan (etxean, lagunartean…) hots galtze eta hots ordezkatze gehiago gertatu ohi da, egoera formalagoetan baino, azken hauetan esaten duguna eta nola esaten dugun gehiago kontrolatu ohi baitugu. Fonologiaren alderditik begiraturik, hizkera arduragabean lenitio edo ahultze bilakabide gehiago gertatu ohi dira eta hizkera zainduan berriz, fortitio edo indartze bilakabideak. Hau guztia kontuan harturik, 1998an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindurako arau proposamenak plazaratu zituen. Arau hauek hizkera jasorako badira ere, garrantzitsua da arauen izaera malguaren ideia kontutan izatea. EBAZen izaera malgua bi ardatzetan du oinarri: ardatz geografikoa eta funtzionala. Izan ere, arauak ematerakoan, alde batetik, kontuan hartzen dira ahoskerak izan dezakeen aldagarritasun geografikoa, eta bestetik, hizkera jasorako proposaturikoaz gainera, beste hizkera-mailetarako egin daitezkeen ahoskerak ere aipatzen dira. Hau ikusirik, lan honetan Lesakako hizkera jasoa eta lagunartekoaren ahoskeren artean gertatzen diren bilakabideak aztertuko ditut EBAZ arau edo gomendioak oinarri harturik. Horretarako, hizkera jasoan eta lagunarteko hizkeran ari diren hainbat lesakarren hotsak bildu ditut. Hizkera jasoari dagokionez, Xorroxin Irratiara Hau guztia kontuan harturik, 1998an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindurako arau proposamenak plazaratu zituen. Arau hauek hizkera jasorako badira ere, garrantzitsua da arauen izaera malguaren ideia kontutan izatea. EBAZen izaera malgua bi ardatzetan du oinarri: ardatz geografikoa eta funtzionala. Izan ere, arauak ematerakoan, alde batetik, kontuan hartzen dira ahoskerak izan dezakeen aldagarritasun geografikoa, eta bestetik, hizkera jasorako proposaturikoaz gainera, beste hizkera-mailetarako egin daitezkeen ahoskerak ere aipatzen dira. Hau ikusirik, lan honetan Lesakako hizkera jasoa eta lagunartekoaren ahoskeren artean gertatzen diren bilakabideak aztertuko ditut EBAZ arau edo gomendioak oinarri harturik. Horretarako, hizkera jasoan eta lagunarteko hizkeran ari diren hainbat lesakarren hotsak bildu ditut. Hizkera jasoari dagokionez, Xorroxin Irratiara (Bortziriak-Baztan-Malerreka eta Bertizarana biltzen dituen eskualde hedabidea) jo dut, bertan ari diren hainbat lesakar hiztunen hotsak biltzeko. Lagunarteko hizkera jasotzeko berriz, eguneroko hizkera egiteko eskatuz, bi lesakar elkarrizketatu ditut. Azterketa egiterakoan lehenik, bi hizkera-mailetan bildutako datuak EBAZen arauen hurrenkera jarraiturik eman dira, horien azterketa hurrengo atalerako utziz. Datuen azterketarako, fortitio/lenitio banaketa ardatz harturik, kasu bakoitzean bilakabide fonologikorik gertatu den eta zein bilakabide gertatu den aztertu da. Behin azterketa eginda, espero zen bezala, hizkera arduragabean lenitio gehiagago gertatu direla ikusi da.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLesakako ahoskeraren azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-04T06:40:36Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister104624-696955-09
dc.identifier.gaurassign54155-696955


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record