Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorLópez Mateo, Beñat
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T19:23:16Z
dc.date.available2020-11-20T19:23:16Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48521
dc.description36 p. : il.-- Bibliogr.: p. 35-36
dc.description.abstractOrreagako guduari buruzko informazio gehienak karolingioak dira. Iturri hauetan gure gaiaren pasarteak, hots, Karlomagnoren espedizioa Hispaniara 778. urtean eta bere porrota Orreagan, aurkitzen ditugu. Gure helburua hau izan da, behin gertaeren osteko lehen belaunaldietan idazten diren testuak identifikatuz gero, horiek aztertu, euren arteko harremanak zehaztu eta informazioa nola iragazten duten neurtu. Beraz, Orreagako gudua aipatzen duten VIII-IX. mendeetako eskuizkribu karolingio garrantzitsuenak aztertu ditugu: Annales Regni Francorum, Annales qui dicuntur Einhardi, Vita Karoli Magni, Annales Mettenses Priores, Annales Laureshamenses, Chronicon Laurissense Breve eta Chronicon Moissiacense. Poeta saxoiaren Annales de Gestis Karoli Magni alde batera uztea erabaki dugu. Obra hau beranduago idatzi zen, eta gainera beste iturriek eskaintzen duten informazio biltzen du. Honekin batera, Orreagako gertakaria oso gainetik, informazio berririk eskaini gabe, aipatzen duten Astronomoaren Vita Hludowici imperatoris edo beste urtekari labur batzuk, Annales Annianenses edo Annales Tiliani, esaterako, baita ere lanetik kanpo uztea erabaki dugu. Lanaren antolaketari dagokionez, lau ataletan banatu dugu: Hasteko, sarreratxo xume bat lanaren aurrekari bezala. Ondoren, bigarren atalean iturri bakoitza banan banan aztertuz, non eta noiz konposatu zen zehazten dugu, eta jarraian bakoitzean zer informazio berri gehitzen den eta zer nolako informazioa alde batera uzten den ikertu dugu. Arreta handia jarri dugu jatorrizko testuen ñabarduran, egileen aukeren eta erabakien logika antzeman nahiean. Behin hau jorratuta, hirugarren atal batean, bakoitzak eskaintzen duen informazioa eta beraien arteko transmisio bideak kontuan hartuz, iturrien artean zer nolako harremana gauzatzen den, multzo desberdinak bereiziz, landu dugu, stemma moduko bat sortuz. Bigarren eta hirugarren atal hauek zati garrantzitsuenak dira, lanaren mamia hemen eskaintzen baitugu. Azkenik, laugarren atalean, laburki historiografiaren egile nagusiek Orreagako guduaz jardutean erabili dituzten iturriak eta hauei emandako tratamendua ikertu dugu, testu bakoitzari ematen zaion garrantzian arreta ipiniz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectOrreagaes_ES
dc.subjectKarlomagno
dc.subjectPirineoak
dc.subjectKarolingioak
dc.subjectIruñea
dc.subjectZaragoza
dc.titleOrreagako gudua: iturri karolingioen azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-29T11:24:23Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister103976-839753-09
dc.identifier.gaurassign98688-839753


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record