Hitz adiera desanbiguazio neuronala
View/ Open
Date
2020-12-04Author
Murua Larrarte, Josu
Metadata
Show full item recordAbstract
Testu batetik hitz bat hartuta, hitz horrek zer esanahi duen edo zein den hitz horri dagokion adiera erabakiko duen ikaskuntza sakon eta sare neuronaletan oinarritutako sistemabat garatu da proiektu honetan. Sistema aurretik eginiko lan batetik hartu da. Sistema berrinplementatzea eta lan horretako esperimentuak erreplikatzea izan da proiektu honenhasierako helburua.
Hitz-adiera desanbiguazio ataza burutzeko, batetik, desanbiguatu nahi den hitzaren testuinguru lortzen da. Bestetik, hitz horri dagozkion adiera kandidatuen errepresentazioaklortzen dira hiztegi bat erabiliz. Azkenik, errepresentazioen arteko konparaketa bat egitenda eta adiera bat aurresaten da. Hasierako helburua gauzatu ostean, bi esperimentu berriegin dira sistemaren mugak zein diren ikusteko. Lehena, hiztegia ez erabiltzeak sistemarengan sor dezakeen galera ikustea izan da. Bigarrena, aldiz, hitzak adierekin konparatzeko neurri berri bat probatzea izan da.
Memoria honetan proiektua egiteko egin den ikasketa prozesua, inplementatu den algoritmoa eta egin diren ebaluazio desberdinak aurrerago azalduko dira beraien analisi eta ondorioak ateraz.