Nazioarteko merkataritzaren eragina nazioarteko zuzenbide publikoan
Ikusi/ Ireki
Data
2020-02-06Egilea
Samaniego de Juan, Markel
Laburpena
Gradu Amaierako Lan honek nazioarteko merkataritzak nazioarteko zuzenbidean eta zehazki Nazioarteko Zuzenbide Publikoan duen eraginaren inguruan dihardu. Esparru ekonomiko eta juridikoaren arteko elkarrekikotasun harremana existitzen dela aditzera eman nahi da, bai eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoak garaian garai pairatzen dituen aldaketak, egitura ekonomikoaren nolakotasunaren arabera gauzatzen direla. Funtsean, egungo Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren erakunde juridiko-instituzional nagusienetatik hasiz, berauek existitzeko eman behar izan diren baldintza historikoak arakatuz eta Marx eta Schmitt-en teorietan oinarrituz garaturiko hipotesia aurkezten da lan honetan.