Haurtzaroko trauma goiztiarrak bizi dituzten haurrak ezagutzen
Abstract
Edozein ikasgelan barneratu ezkero oso anitzak diren ikasleekin egingo dugu topo, hala nola: maila sozioekonomiko, erritmo, zaletasun, izateko era eta haurtzaroko bizipen zeharo desberdinak dituzten ikasleekin. Horien artean ACE (Adversal Chilhood experiences) kasuak kokatzen dira, euskaraz Haurtzaroko Trauma Goiztiar gisa ezagutzen direnak. Lan honen oinarrizko helburua terminoaren inguruan errebisioa egitea da, gaiaren inguruan irakasleek dakitena zer den ikusiz eta bildutako informazio guztia aditu batekin kontrastatuz, irakasleentzat lagungarriak izan daitezkeen gomendio batzuk zerrendatzeko asmoz.