Haurtzaroko Trauma Goiztiarrak: atxikipen gabezia pairatu duen haur baten bizitza historia
Fecha
2021-04-15Autor
Moriones Salaberria, Unai
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
XXI. mendean egonagatik, ez dago jendarte parekide honetan azaleratzen diren kontraesanetatik salbu denik, ezta eskola ere. Ardatz modura inklusibotasuna duen jendarteko instituziorik indartsuenetarikoa den honetan, aukera berdintasunaren premisaren nahi eta ezinak pertsegitzen gaitu. Lan honetan, Haurtzaroko Trauma Goiztiarrak dira hizpide, honelako bizipenak pairatu izan dituzten pertsonek eskolan bizi duten egoera aztertzeko nahiaz. Horretarako terminoaren murgiltze bat egin ostean, trauma eragile den atxikimendu gabeziaren ondorioek pertsonarengan sortzen dituzten ajeez hitz egiten da, azkenik euren errealitatearen berri izan eta hau iraultzeko irakasleari zenbait gako eskaini nahi zaizkiolarik.