Ikasketa automatikoan eta seinalearen prozesaketan oinarritutako ekarpenak zirkulazio-egoera entifikatzeko ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdietan
Date
2021-06-07Author
Elola Artano, Andoni
Metadata
Show full item recordAbstract
Bat-bateko bihotz geldialdia (BBG) ustekabeko bihotz jardueraren etenaldi gisa definitzen da [9], non odol perfusioa ez baita iristenez burmuinera, ez beste ezinbesteko organoetara. BBGa ahalik eta azkarren tratatu behar da berpizte terapien bidez bat-bateko bihotz heriotza (BBH) ekiditeko [10, 11]. Ohikoena BBGa ospitalez kanpoko inguruneetan gertatzea da [12] eta kasu gehienetan ez da lekukorik egoten [13]. Horregatik, berpizte terapien aplikazio goiztiarra erronka mediku eta soziala da gaur egun.