Bukolikak eta Georgikak
Fecha
1998Autor
Virgilio Maron, Publio
Ruiz Arzalluz, Iñigo
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
'Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica' bilduma antzinate klasikoan sortutako idazlanen edizio elebidunez osatzen da. Bi helburu nagusi ditu: batetik, euskal irakurlegoak aldi berean jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz Europa osoaz izan duen kultur oinarri garrantzitsuena irakurri ahal izatea; bestetik, hizkuntza klasikoen irakaskuntzak dituen premiei lanabes ezinbestekoenak -testuak- eskaintzea. Liburuki bakoitzak, testu elebidunaz gain, idazlearen bizitza, nortasuna, lanak eta hauen ezaugarriak, hala nola testuaren transmisioa eta bizi-iraupena aztertzen dituen hitzaurrea du. Jatorrizko testua edizio onenetan oinarritzen da eta aldaera garrantzitsuenak jasotzen dituen aparatu kritikoaz horniturik dago; euskal itzulpena, zuzenean greko edo latinaren gainean eginda beti, testuaren irakurketa eta ulermena errazten dituzten kultura, historia, literatur historia eta filologiako oharrez lagundua dago.Haec super arvorum cultu pecorumque canebam et super arboribus, Caesar dum magnus ad altum fulminat Euphraten bello victorque volentis per populos dat iura viamque adfectat Olympo. Illo Vergilium me tempore dulcis alebat Parthenope studiis florentem ignobilis ori, carmina qui lusi pastorum audaxque iuventa, Tityre, te patulae cecini sub tegmine fagi.Geor. IV, 559-566