Show simple item record

dc.contributor.advisorEtxaniz Elosegi, Igone
dc.contributor.authorAranzasti Carmona, Saioa
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2021-10-05T16:40:22Z
dc.date.available2021-10-05T16:40:22Z
dc.date.issued2021-10-05
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53235
dc.description.abstractTxertaketa bularreko haur osasuntsu baten bizitzako lehen urtean sarrien burutzen den prozedura mingarria da. Min honek epe labur zein luzera ondorio psikologiko nahiz jokabidezkoak izan ditzake, orratzekiko beldurra izatera eramanez. Honek, txertaketa programa ez betetzea, prozedura medikoak errefusatzea eta tratamendua edota osasun-laguntza baztertu edo atzeratzea eragiten ditu. Amagandiko edoskitzea esnea bezalako sustantzia gozoaren irenspen, xurgatzearen ondoriozko distrazio eta amarekiko kontaktu zuzenaz baliatzen den metodo analgesiko ez farmakologiko eroso eta eraginkorra da. HELBURUA: bularreko haurretan txertaketek eragiten duten minaren kontrolean amagandiko edoskitzeak duen eraginkortasuna aztertzea. METODOLOGIA: literaturaren azterketa kritikoa egiteko datu-baseetan bilaketa burutu da: BVS, Pubmed, Medes, Cuideneta eta Dialnet. Honez gain, ebidentzian oinarritutako erakundeetan ere begiratu da, RNAO eta Cochrane Liburutegian. Azkenik, eskuzko bilaketa burutu da Science Direct aldizkari elektronikoan. Bilaketa estrategia aplikatu eta ebidentzia maila aztertu ondoren, 15 izan dira lanerako erabilitako artikuluak: 12 ikerketa original, 2 berrikuspen sistematiko eta meta analisi bat. EMAITZAK: amagandiko edoskitzea metodo segurua, kosturik gabekoa, naturala, gehiengoak eskuragarri izan dezakeena eta bigarren mailako ondoriorik sortzen ez duena izateaz gain, beste metodoekin alderatuta ikusi da oso baliagarria eta eraginkorra dela bularreko haurretan txertoak sor ditzakeen minaren kontrolean. Lehen arreta mailako erizainen artean metodo honen erabilera oso urria da, izan ere, gehiengoak ez du trebakuntzarik jaso, eta gainera, unitate edo zentroan minaren kudeaketaren inguruko politikarik ez dagoela adierazten dute. EZTABAIDA: amagandiko edoskitzea 1-12 hilabeteko haurren artean txertaketek eragindako minaren kontrolerako metodorik eraginkorrena dela ondorioztatu da. Edoskitzea interbentzio aurretik, momentuan eta ondoren burutu behar da. Txerto bat baino gehiago administratzen badira eraginkortasuna galtzen du metodoak. ONDORIOAK: amagandiko edoskitzeak haurrak minarekiko duen erantzun psikologikoan eragina aztertu behar da. Osasun profesionalei gai honen inguruko heziketa eman eta bularreko haurrek txertoen minaren aurrean nola jokatu behar den adierazten duten protokoloak sortu behar dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbularreko haurraes_ES
dc.subjecttxertaketa
dc.subjectamagandiko edoskitzea
dc.subjectminaren kontrola
dc.titleAmagandiko edoskitze bidezko minaren kontrola: bularreko haurren txertaketanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T07:05:01Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurassign115769-883313


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record