Show simple item record

dc.contributor.advisorAsurabarrena Iraola, Carmen ORCID
dc.contributor.authorAlargunsoro Muruamendiaraz, Uxue
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2021-10-05T16:54:53Z
dc.date.available2021-10-05T16:54:53Z
dc.date.issued2021-10-05
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53243
dc.description.abstractZainketa Intentsiboetako Unitate Osteko Sindromea (ZIU-OS), Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) ingresatuta egoteak eragindako kognizioaren asaldura, adierazpen psikiatriko eta urritasun fisikoen multzoa da, alta ondoren pazientearen bizi kalitatean eta epe luzeko pronostikoan eragiten duena. Sindrome honen agerpenerako arrisku faktore nagusiak, mina, gehiegizko sedazioa, aireztapen mekanikoa, eldarnioa eta mugiezintasuna dira, ZIUan esku-hartze egoki batekin prebeni daitezkeenak. HELBURUA. ZIUn ospitaleratuta dagoen paziente helduan, ZIU-OS ebaluatu eta prebenitzeko edo gaixoaren pronostikoa hobetzeko erizainak erabil ditzakeen tresna klinikoak aztertzea. METODOLOGIA. Errebisio bibliografikoa egin da. Horretarako, Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), Trip Database, Dialnet, Cochrane, Cuiden eta Scopus datu- baseak erabili dira. Honez gain, informazio gehiago lortzeko, gaiarekin erlazio zuzena duten web-orri eta liburuak kontsultatu dira. Honela, lanerako erabilgarriak izan diren 37 dokumentu lortu dira. EMAITZAK. Azken urteetan ZIUetan ZIU-OS prebenitzeko hainbat osagai anitzeko eta disziplina arteko estrategien erabilera martxan jarri da. Bertan erizainaren ardura, balidatutako eskalak erabiliz, min, sedazio eta eldarnioaren ebaluazio jarraiak eta kudeaketa koordinatu bat bermatzea, mobilizazio goiztiarra inplementatzea eta familia gaixoaren zainketetan integratzea da, besteak beste. ZIUko egunerokoen erabilera ere osasun mentaleko arazoen prebentzioan ondo ikertutako tresna kliniko bat da. ZIUko altan, berriz, erizainak jarraipena behar duten pazienteen identifikazio egokia burutuko du baliagarriak diren eskala desberdinak erabiliz. EZTABAIDA. Prebentzio neurririk egokiena inplementaziorako taldekatutako ikuspegi bat da. Eztabaida, azaleko sedazioa nahiz errehabilitazio goiztiarra definitzerakoan dago, baita azaleko sedazio hori lortzeko esku-hartze eta errehabilitazio goiztiarraren eraginkortasunean ere. Egunerokoak garatzeko estrategia falta eta orokorrean ikerketa gehiagoren beharra azpimarratzen da. Neurri farmakologikoen eraginkortasunean, berriz, bateratasun nabarmen bat topatu da. ONDORIOAK. Osagai anitzeko estrategiak, egunerokoak eta eskalak, tresna kliniko baliagarriak dira ZIU-OS ebaluatu eta prebenitzeko. Hala ere, arlo hau gehiago ikertzeko, ikerketa-irizpideen estandarizazioa garrantzitsua dela ikusi da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectZIU osteko sindromeaes_ES
dc.subjecterizaintzako zainketak
dc.subjectprebentzioa
dc.subjecttresna klinikoak
dc.titleErizainaren esku-hartzea zainketa intentsiboetako unitate osteko sindromearen prebentzioanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T07:04:14Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurassign115762-883342


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record