Robot sozial baten hizkerari laguntzen dion gorputz adierazpenean aurrerapausoak
View/ Open
Date
2021-10-08Author
Cantero Domínguez, Oihane
Metadata
Show full item recordAbstract
Robotikan bultzada handia hartzen ari den arloetariko bat robotika soziala da. Izan ere, robotak geroz eta gertuago dauzkagunez gizartean, haiekin komunikazio on bat bermatzea ezinbestekoa da. Gizaki eta roboten arteko interakzioa ahalik eta naturalena izateko,
interakzio hori bi gizakiren arteko elkarrekintzatik hurbiltzea premiazkoa da. Horretarako, garrantzitsua da robotek gizakiok hitz egiten dugun bezala hitz egitea, hau da, hitz egin ahala beso, buru eta enborrarekin mugimendu koherenteak ere egitea. RSAIT taldeak Pepper robotari solasaldian gure antzeko mugimenduak egiteko ahalmena ematen
dion portaera garatu du. Mugimendu horiek, aldiz, ez dute inongo loturarik robotak esaten duenarekin, hizkeraren erritmoari lagundu baino ez diote egiten. Proiektu honetan, termino konkretuekin erlazio semantikoa duten mugimenduak modu koherentean txertatu
dira jatorrizko portaera horretan, robotaren gestikulazio ahalmena areagotuz eta naturalagoa bihurtuz.