dc.description.abstract | Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Ebidentziak gomendatzen du amagandiko edoskitze esklusiboa (AEE) mantentzea lehenengo 6 hilabeteetan, ostean, elikagai osagarriak eta AE mantentzea umeak bi urte bete arte. Egiaztatu izan da AEak faktore babesletzat jokatzen duela bai jaioberriarentzat bai amarentzat. Hala ere, mundu mailan ez da heltzen %40-ra lehenengo 6 hilabeteetan AEE jaso duten umeen proportzioa. Espainian lehenengo 6 asteetan AEE ematen dutenen prebalentzia %66,2-koa da, 3 hilabetetara %53,6-koa eta 6 hilabetetara %28,8koa. Duen prebalentzia baxua ikusirik, ezinbestekoa da beherakada horien zergatia aztertzea. AEren abandonuan eragina duten faktoreen artean hurrengoak aurkitzen dira: ama adingabea izatea, maila sozioekonomiko eta ikasketa maila baxua izatea, edoskitzerako laguntzarik gabeko lan baldintzak, esne gutxi izatearen ustea eta aurretik efektu negatiboko esperientziak izatea. Amagandiko edoskitzearen egoera hobetzeko, garrantzitsua da osasuneko profesionalek oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak izatea, orientazio eta aholkularitza egokia eskaintzeko.
Helburua: Amagandiko edoskitzeari zein edoskitze esklusiboari uko egitearen edo etetearen faktoreak identifikatzea.
Metodologia: Literaturaren azterketa kritikokoa egiteko, hainbat datu baseetan egin da bilaketa: PubMed (Medline), CINAHL eta Cuiden; gainera ebidentzian oinarritutako erakunde batean bilatu egin da, Chocrane Library. Horrez gain, eskuzko bilaketa ere egin da Elsevier editorialean. Gradu Amaierako Lan hau idazteko, azkenean, 17 artikulu erabili dira; horietatik, 10 kohorte bidezko behaketa ikerketak dira, 5 artikulu ikerketa deskriptibo transbertsalak, entsegu kliniko bat eta errebisio bibliografiko bat.
Emaitzak: Faktore sozioekonomikoetan, amatasun bajaren bukaera, ikasketa maila eta inguru familiarra faktoreek AEE uztean eragin handia dute, non 4 hilabetetan AEE beherakada dagoen. Faktore kulturaletan, Espainiako emakumeen AEEren iraupena laburragoa da atzerrikoekin alderatuz. Adin txikiagoa eta erretzailea izatea arrisku faktoreak dira AEEren abandonurako. Faktore biologikoetan, gehien nagusitzen diren faktoreak titiburu pitzatuak, mastitisa edo hipogalaktia lirateke, non azken honetan lehen 3 hilabeteetan, abandonuen %20-40 bitartekoa den. Faktore psikologikoetan faktore baldintzagarrienak amaren sentsazioan datza (esne produkzio gutxituaren sentsazioa, jaioberriaren garapen faltaren besteak beste). Gainera aurretiko esperientziak eta erditu osteko depresioak eragin handia izan dezake. Osasun hezkuntzak, babes faktoretzat jokatzen du, burutu izan ezean aldiz arrisku faktoretzat.
Ondorioak: AE bertan behera uzteko arrisku faktoreen lanketa talde multidiziplinar osoaren zeregina da, ginekologoekin, pediatrekin eta emaginekin batera. Hori dela eta, laguntza, hezkuntza eta gaitasunak ematera bideratu behar dira zainketak momentu oro. Dena den, ikertzen jarraitu behar den arloa da, modu honetan prebentzioa sustatu ahal izateko. Gainera nazio mailan datuak bateratzen dituen ikerketak aurrera eramatea ondo legoke haren prebalentzia ikusteko, eta ondorioz, osasun kostuak eta lehentasunak jarri ahal izateko. | es_ES |