Show simple item record

dc.contributor.advisorGárate Echenique, Lucía
dc.contributor.authorLópez Arcauz, Aitor
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2021-10-15T16:52:16Z
dc.date.available2021-10-15T16:52:16Z
dc.date.issued2021-10-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53389
dc.description55 p. -- Bibliogr.: p. 27-30
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun, mundu mailan, hipertentsio arterialak (HTA) sortzen dituen konplikazioek biztanleria osoaren heriotzen %13-a suposatzen dutela uste da. HTA-ren prebalentzia gero eta gehiago igotzen ari da eta urtero honen tratamenduaren kostua igotzen ari da baita ere. Faktore hauek murriztea lortzeko, ezinbestekoa da gaixotasun hau murrizten dituzten interbentzioak lortzea. Hau esanda, etengabe modernizatzen ari den mundu batean, mugikor aplikazioak HTA duten pazienteentzat aukera on batean bihurtu daitezke pairatzen duten gaixotasun honen auto-zainketetan hobetzeko eta haien odol presio baloreak maila kontrolatu batean mantentzeko. Helburua: Hipertentsio arteriala duten pazienteei zuzendutako mugikor aplikazioen eraginkortasuna aztertzea gaixotasunaren auto-zainketetan, autokontrolean eta odol presio baloreen murrziketan. Metodologia: Berrikusketa bibliografiko honetan aztertutako testuak aukeratzeko, hainbat datu baseetan (Medline, Cuiden, PsycINFO, Cinahl, Embase) bilaketak burutu dira, baita ebidentzian oinarritutako praktika gidetan (Cochrane, NICE) eta hainbat aldizkarietan (Circulation journal, Journal of clinical hypertension, Revista de atención primaria). Ingelesez eta gazteleraz argitaratutako eta 2010 urtetik aurrera publikatutako artikuluak hautatu dira. Azkenean 15 artikulu hautatu dira, 13 entsegu kliniko esperimentalak izanik eta 2 errebisio sistematikoak. Emaitzak: HTA duten pazienteen auto-zainketa arloan, mugikor aplikazioak eraginkorrak direla ikusi da arlo hauetan: dieta on bat jarraitzerakoan, tabako kontsumoa murrizterakoan eta tratamenduari atxikidura lortzerakoan. Aitzitik, ez da haien eraginkortasuna frogatu pisua galtzerako orduan, alkohol kontsumoa murrizterakoan ezta ariketa fisiko gehiago egiterakoan ere. Beste aldetik, ikusi da hauek ez direla eraginkorrak odol presio baloreen mailak gutzitxerakoan, baina bai odol presioaren monitorizazioa hobetzerakoan eta honen baloreak maila kontrolatuetan mantentzerakoan. Ondorioak: Berrikusketa hau egin eta gero, mugikor aplikazio mota asko daudela ikusi da, honek lortutako emaitzak baldintzatu ditu. Etorkizunerako ikerkuntzari begira, onuragarria izango litzateke pazienteen auto-zainketak arlo gehiagotan neurtzea, informazio esanguratsuagoa lortzeko asmoz. Beste aldetik, erizaintzari dagokionez, mugikor aplikazioak aukera on bat bezala agertzen dira HTA duten pazienteei haien gaixotasuna maneiatzerako orduan lagundu ahal izateko, hauen eraginkortasuna frogatu baita.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHTA duten pazienteen auto-zainketetan eta odol presio baloreetan mugikor aplikazioen eraginkortasuna aztertzenes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-11T06:02:42Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister112064-885717-08
dc.identifier.gaurassign119787-885717


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record