Presio negatibo bidezko terapiaren eraginkortasuna oin diabetikoaren ultzerak dituzten pertsonengan
Fecha
2021-10-15Autor
Aguilera Pulido, Yaiza
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Azken urteetan, Diabetes Mellitusa pairatzen duten pertsonen prebalentzia nabarmen handitu da. Honek hainbat konplikazio dakar eta oin diabetikoko ultzera da haien artean arazorik ohikoena. Pertsona diabetikoek haien bizitzan zehar, hau garatzeko %15-25eko probabilitatea dute eta horren prebalentzia %2-10koa da. Ultzera diabetikoaren sendatze-prozesu geldoa eta zaila, egon daitezkeen konplikazioak (infekzioa, gangrena, gorputz adarraren anputazioa) eta bizi kalitatean eta osasun kostuetan duen eragina dela eta, oin diabetikoaren maneiu egokia bermatu eta orbaintzea bultzatu behar da. Horretarako, gaur egun, terapia aurreratuen artean presio negatiboko terapia gehien erabiltzen ari den metodoa da. Zauri kroniko zein akutuen tratamendurako sistema ez inbaditzailea da, kontrolatuta eta lokalizatuta dagoen presio negatibo bat erabiltzen duena. Terapiak zauriaren ohantzean eragiten duen presioaren ondorioz, zauriaren tamaina murriztu, pikortatze ehunaren formakuntza eta orbaintzea sustatu, gehiegizko exudatua, karga bakterianoa eta albo-ondorioak murrizteaz arduratzen da.