dc.description.abstract | Marko teorikoa eta justifikazioa: Bularreko minbizia, gaur egun, intzidentzia altuenetariko
lokalizazioa izaten jarraitzen du, emakumezkoetan nagusitzen den minbizia izanik.
Gaixotasunaren ibilbidean zehar, emakumeek fase ezberdinak esperimentatzen dituzte, hauen
garapena bizitza baldintzatuz. Era berean, bizipen horrek, bakoitzaren bizi-kalitatean eragina izan
dezake, kasu askotan, euskarri emozionalaren falta agerian utziz. Aldaketa eta bizipen hauek
onartzeko zein aurrera eramateko, erizaintza-interbentzioak lagungarriak direla frogatu da, hauek
lantzearen garrantzia erakustearekin batera.
Helburu orokorra: Bularreko minbizia duten emakumezkoen bizi-kalitatea bermatzeko
lagungarri izan daitezkeen erizaintza-interbentzioak aztertzea.
Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa burutu da Medline, Cochrane, PsycInfo, Cinahl
eta Cuiden datu-baseetan eta European Journal of Cancer Care, European Journal of Oncology
Nursing, Journal of Clinical Nursing, Cancer Nursing eta Psycho-Oncology aldizkarietan bilaketak
eginez. Barneratze-irizpide bezala hurrengoak erabili ziren: bularreko minbizia zuten eta
minbiziaren edozein faseetan zeuden 18 gorako emakumeak; erizaintza-interbentzioak eta hauen
bizitza-kalitatearekiko eraginkortasuna aztertzen zuten artikuluak; full text-ean azken 10 urteetan
argitaratutako gaztelaniaz eta ingelesezko artikuluak; errebisio sistematikoak, metanalisiak eta
literaturaren errebisioak.
Emaitzak eta eztabaida: Guztira 15 artikulu hautetsi ziren eta 4 interbentzio-mota nagusi topatu
ziren: “Nurse-Led interventions”, “Patient Navigation Interventions”, “Specialized Oncology Nurse
Interventions” eta “Health Belief Model Interventions”. Aurkitutako artikuluek erakutsi zuten,
interbentzio mota hauek, bizi-kalitatea eta zenbait azpi-dimentsio, hala nola, funtzionaltasun
emozionala, fisikoa eta soziala eta fatiga, mina, insomnioa eta besoetako zein bularretako
bezalako sintomatologiaren hobekuntzak bermatzeaz gain, pazienteen ibilbidea
eramangarriagoa egin zutela, prozesuaren barne sentiaraziz.
Ondorioak: Bularreko minbizidun emakumeentzat bideratutako erizaintza-interbentzio gehienak,
paziente hauen bizi-kalitate orokorra zein bigarren mailako ondorioak edota funtzionaltasun
fisikoa, soziala eta emozionala bezalako azpi-dimentsioak hobetzeko edo gutxienez bermatzeko
eraginkorrak direla frogatu den arren, oraindik ere ikerketa falta handia dagoela egiaztatu da,
zainketa espezializatu hauetaz arduratzen den erizain-rolaren sistematizazio edota
protokolizazioaren hutsunea somatuz. | es_ES |