Nikel-bainuetako hipofosfitoaren determinazioa ultramore ikusgai espektrofotometriaren bitartez
Fecha
2021-11-23Autor
Gutiérrez Beitialarrangoitia, Mikel
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honetan, metodo zinetiko bat garatu da nikel ez-elektrolitikozko bainuetako hipofosfitoa kuantifikatzeko, ultramore ikusgaiaren espektrofotometriaren bidez. Horretarako, aldagai anitzeko kalibrazio-eredu bat sortu da eta kalibraziorako, barne-balidaziorako (Cross Validation) eta predikziorako lortutako erroreak %3,19, %5,89 eta %2,71 izan dira. Prezisiorako eta zehaztasunerako lortutako balioak %15 baino txikiagokoak dira eta detekzio-muga 0,08 mM-koa da.
Kalibrazio-eredua lortu ondoren, nikel-bainuko 9 laginetan determinatu da hipofosfitoa. Aurreikuspen horiek erreferentziazko teknika baten bidez lortutako balioekin alderatu dira, ultramore ikusgaiaren espektrofotometriaren metodo berria balidatzeko. Erreferentziazko teknika ioi kromatografia izan da. Era berean, balorazio bitartez determinatu da hipofosfitoa eta hau ere erreferentziazko teknikarekin alderatu da.
Hiru teknikekin lortutako emaitzak aztertuz, ondorioztatu da proposatutako teknikarekin aurresandako kontzentrazioak kromatografia ionikoarekin lortutakoak baino txikiagoak direla orokorrean, binakako t proba batean desberdintasuna adierazgarria izanik.