Minbizi tratamenduetan agertzen diren erresistentzia mekanismoen azterketa
Fecha
2021-12-02Autor
Maritorena Hualde, Nekane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Minbiziak tratatzerako orduan agertzen den zailtasunetako bat hauek tratamenduekiko agertzen dituzten erresistentziak dira. Hauek, tratamenduaren hasieraren aurretik existitzen diren (berezko erresistentzia) edo tratamenduaren ondorioz agertzen diren (hartutako erresistentzia) mekanismoen ondorio izan daitezke eta jatorri genetikodunak edo ez-genetikodunak izaten ahal dira.
Mekanismo ezagunenen artean, mintz proteinekin erlazionatutako mekanismoak, itu farmakologikoarekin erlazionatutakoak, barrera fisikoen ondoriozko farmakoa zeluletara iristeko zailtasuna, DNAren konponketa eta apoptosiaren desregulazioa, mikroinguruneak eragindakoak eta immunitate sistemarekin erlazionatutako mekanismoak bereizi badaitezke ere, hauek guztiak elkarrekin erlazionatuak egonen dira eta elkar baldintzatuko dute.
Lan honetan, aurreko mekanismoak barneratzen dituzten eta elkarrekin erlazionatuta dauden tumore barneko heterogeneotasuna, modulazio epigenetikoa eta minbizi ama zelulak aztertzen dira. Minbizi barneko heterogeneotasuna zer den eta zer jatorri duen, modulazio epigenetikoa zer den eta ze modulazio mekanismo nagusi ezagutzen diren eta minbizi ama zelulak zer diren eta ze ezaugarri dituzten azalduko da. Hiru mekanismoen kasuan, tratamenduarekiko erresistentziarekin duten zerikusia ere azalduko da.