Urdaibaiko basogintza sektorearen testuingurua eta etorkizunerako begirada
View/ Open
Date
2021-12-02Author
Irusta Echaniz, Izaro
Metadata
Show full item recordAbstract
Garapen sozial eta ekonomikoa kontserbazioarekin uztartzeko 1984. urtean Urdaibaiko Biosferaren Erreserba izendatu zuen UNESCOk. Hori dela eta, jarduerak mugatu izan dituzten tresna eta legedia sortu dira urte hauetan, Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana haietako bat izanik. Kudeaketa iritzi desberdinen arteko talka gunea izan da, hainbat arlotan kontserbazio eta garapen sozioekonomikoaren arteko oreka puntu bat aurkitu nahi baitzen, basogintzan barne. Paisaian antzeman daitekeen bezala, XVIII eta XIX. mendeetan hasitako fragmentazio prozesuek baso autoktonoen azalera larriki murriztu dute haien ordez espezie exotikoen landaketak sartu ahal izateko, eta aldaketak, ekonomian sumatzeaz gain, ingurumeneko aspektu desberdinetan ere antzeman dira mundu osoan zehar. Euskadin ematen diren baso-kudeaketa teknikek ingurumen kalteak sortu arren, etekingarria izateko urte askotan zehar ekonomikoki lagundutako sektorea da basogintza, horrela ongizatea handituko delakoan. Ongizateak, ordea, kontserbazioarekin ere zerikusi handia du, eskaintzen dituen zerbitzu material eta ez materialak direla eta. Urdaibaiko basogintzaren egoera dago lan honetan aztergai eta datuek argi erakusten dute esfortzuak berbideratu beharra dagoela, eta inguruko beste eremu batzuetan egin den bezala baso kudeaketa jasangarriago bateranzko apustua egin.