Show simple item record

dc.contributor.advisorCelayeta Zamacona, Amagoia Otsanda
dc.contributor.authorZumeta Galarraga, Xabier
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2021-12-22T16:10:53Z
dc.date.available2021-12-22T16:10:53Z
dc.date.issued2021-12-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/54671
dc.description.abstract[EU]Sarrera: giltzurrun donazioa gero eta prozedura ohikoagoa da. Hartzailearentzat emaile hilaren donazioak baino abantaila nabariagoak erakutsi baditu ere, emaile biziaren giltzurrun donazioa emailearen morbimortalitate arriskuaren areagotze arinarekin erlazionatu da. Egungo giltzurrun donazio kopuruaren gorakadak arrisku horiek definitu eta kuantifikatzea eskatzen du, prozeduraren ondorio, abantaila eta arriskuak zehazteko. // Helburua: ikerketa honen helburua giltzurrun emaile bizien epe labur zein luzeko eboluzioa aztertzea izan da. Datu medikoak ez ezik, bizi-kalitate eta bizi-ohiturei dagozkien alderdiak ikertu dira, baita prozeduraren inguruan duten gogobetetze maila aztertu ere. // Materialak eta metodoak: Donostia Unibertsitate Ospitalean azken 40 urteetan (1981-2020) jarraitu diren giltzurrun emaileen atzeranzko kohorte ikerketa burutu da. Horretarako, donazioaren aurreko zein ondorengo parametro mediko, kliniko, analitiko, antropometriko zein psikosozialak bildu dira. Datuok biltzeko Osabide Global plataforma eta elkarrizketa telefonikoak erabili dira. // Emaitzak: 60 giltzurrun emaile ikertu dira guztira, 56 (47,5-62) urteko adin medianarekin eta bataz besteko 8 (±6,37) urteko jarraipen denborarekin. Operazio ondorengo batez besteko ospitaleratze denbora 4,51 (±1,62) egunekoa izan zen, emaileen %18,2ak garatu zuelarik konplikazioren bat (guztiak konplikazio arinak). Batez besteko kreatinina mailak egonkor mantendu ziren. Kirurgiatik 6 hilabetetara 1,18 (±0,25) mg/dl-koak ziren eta 10 urtetara 0,97 (±0,21) mg/dl-raino jaitsi ziren. Bestalde, %66,66ak garatu zuen giltzurrun funtzioaren gutxiagotze arina 6 hilabetera, 10 urtera %37,5k zuelarik. Emaile bakarrak garatu zuen giltzurrun gutxiegitasun kronikoa, proteinuria garatu zuen bakarra ere izan zelarik. Bestetik, hipertentsioaren intzidentzia %9,1tik %23,2ra igo zela ikusi zen, desberdintasun esanguratsua deskribatuz (p=0,001). Emaileen %44,5ek dietaren bat jarraitzen du gaur egun eta %51,9ak ariketa fisiko erregularra egiten du. SF-36 galdetegiaren bitartez elkarrizketatutako 52 pazienteen %90ek osasun egoera ona, oso ona edo bikaina duela uste du, %87,5ek bere osasun egoera populazio orokorrarena bezain ona dela uste duelarik. Gainera, horietatik %100ak adierazi du donazioa errepikatuko lukeela. // Ondorioak: emaile bizien giltzurrun donazioa prozesu segurua da eta ez du kalte nabaririk eragiten emaileen osasun egoeran, baldin eta emailearen azterketa sakon eta egokia burutzen bada. Epe ertain zein luzera bizitza guztiz normala egiteko gai dira emaileak. Hala ere, beharrezkoa da emaileei egiten zaizkien jarraipen programak sustatzea, ager litezkeen konplikazioen detekzio goiztiarra lortzeko eta epe oso luzerako eboluzioaren aspektuak argitzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgiltzurrun transplanteaes_ES
dc.subjectgiltzurrun emaile bizia
dc.subjectgiltzurrun donazioa
dc.subjectarriskuak
dc.subjectonurak
dc.subjectgiltzurrun gutxiegitasuna
dc.subjecthipertentsio arteriala
dc.subjectproteinuria
dc.subjectkreatinina
dc.titleGiltzurrun emaileen eboluzioaren azterketa datu analitiko eta subjektiboetan oinarritutaes_ES
dc.title.alternativeAnálisis de la evolución de donantes de riñón en base a datos analíticos y subjetivoses_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-19T12:36:15Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, Xabier Zumeta Galarraga
dc.contributor.degreeMedikuntzako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurassign110192-797638


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record