In vitro ernalketaren eragina haurdunaldiko eritasun hipertentsiboan : berrikuspen bibliografikoa
View/ Open
Date
2021-12-22Author
Donazar Orbea, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] In vitro ernalketa (IVE) ugalketa lagundurako teknika arrakastatsuena da gaur egun. Azken urteetan bere erabilera biderkatzearekin batera, teknika honen inguruko ikerketa gehiago argitaratu dira; hala nola, IVE-k konplikazio obstetrikoetan izan dezakeen eraginari buruzkoak. Konplikazio horien artean, errebisio honen aztergaia haurdunaldiko eritasun hipertentsiboa izan da; prebalentzia altuko eta prebentziorako aukerarik gabeko gaixotasuna. Orokorrean, haurdunaldi espontaneoekin alderatzerakoan IVE kasuetan arrisku altuagoa ikusi da, baita izozketa jasan duten enbrioiak freskoekin alderatzerakoan, eta batez ere, obodonazioak oozito autologo bidezko IVE-ekin alderatzerakoan. Hala ere, jakina da IVE ziklo guztiak ez direla alderagarriak eta kasu bakoitzak hainbat ezaugarri barne hartzen dituela, non paziente bakoitzaren ezaugarri zehatzek, IVE-rako erabili den prozedura zehatzarekin bat eginez, egoera bakoitza berezi bihurtzen duten. Beraz, ikerketa egoki baterako aldagaien parekatze zailaren aurrean, eta arrisku faktore moduan eragin dezaketen aldagaiak izanik (amaren adina, GMI, antzutasuna, antzutasun kausa, ziklo artifizialen erabilera…) ez da egokia IVE kasuetan eman den arrisku hori teknika berari leporatzea. Bitartean, ondorio nagusia IVE bidezko haurdunaldietan eritasun hipertentsiborako arriskua esanguratsua izan dela onartuz, IVE haurdunaldiak arrisku altuko haurdunalditzat hartu eta maneiatu beharko lirateke.