Patologia endokrinoa Giza Immunoeskasiaren Birusarekin infektaturiko pazienteetan
View/ Open
Date
2021-12-22Author
Lapuente Ocamica, Jone
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Sarrera: Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) retroviridae familiako birusa da. Gainerako erretrobirusak bezala alderantzizko transkriptasren bitartez ostalariaren zelulen DNAn integratzeko gaitasuna du. 1996an epidemia hasi zenetik birusari loturiko guruin endokrinoen kaltea deskribatu izan da, bai guruinen funtzio aldaketengatik bai guruin infiltrazioagatik.
Helburuak: ikerketa honen helburu nagusia GIBarekin infektaturiko pazienteetan patologia endokrino eta metabolikoen prebalentzia ezagutzea da.
Metodologia: behaketazko zeharkako ikerketa erretrospektibo honetan GIBa zuten 80 pazientek parte hartu zuten. Pazienteen datu demografikoak, ohitura toxikoak, datu biroimmunologikoak (CD4+ T linfozitoak eta karga birala), biokimikoak (LDL, HDL, kolesterol osoa, triglizeridoak eta gluzemia) eta kalte endokrinologikoei buruzko datuak bildu ziren. Datuen analisi deskriptiboa egin zen eta ANOVA, Fisher-en proba zehatza, Mann Whitney-ren U eta Rho Spearman-en korrelazio probak erabiliz aldagaien konparaketa egin zen. Emaitzen esangura maila 0,05ekoa izan zen.
Emaitzak: aztertutako pazienteengandik % 32,5 emakumeak ziren eta % 67,5 gizonezkoak. Ikertutako laginaren batezbestekoa adina 53,79 urtekoa (±8,05) izan zen eta batezbesteko infekzio denbora 17,77 urte (±8,694). Paziente guztiek tratamendu antirretrobirala hartzen zuten eta gehienek egoera biroimmunologiko ona zuten. Ikertutako gaixotasun endokrinologiko eta metabolikoetatik dislipemia, diabetesa eta tiroide disfuntzioa izan ziren prebalenteenak.
Ondorioak: kalte endokrino eta metabolikoen prebalentzia % 17,5 eta % 32,5 izan ziren. Ez zen topatu harremanik CD4+ eta karga biralarekin.