Show simple item record

dc.contributor.advisorLasa Elgezua, Olatz
dc.contributor.authorTxopitea Elorriaga, Leire
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2022-01-11T15:56:52Z
dc.date.available2022-01-11T15:56:52Z
dc.date.issued2022-01-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/54901
dc.description.abstract[EU]Sarrera: Gainazaleko kartzinoma basozelularra (gKBZ) hazkuntza geldoko baina lokalki erasokorra den azaleko minbizi ez-melanoma da. Terapia fotodinamikoa (TFD) gKBZaren tratamendurako onartuta dagoen prozedura terapeutiko ez-inbaditzailea da. // Helburua: 2009ko urritik 2019ko urrira Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (GUO) ohiko praktika klinikoan TFDak gKBZaren tratamenduan izandako eraginkortasuna deskribatzea, atzera begirako behaketa bidezko ikerketaren bidez. // Material eta metodoak: TFDarekin tratatutako gKBZek azaldutako erantzun klinikoaren deskribapenean oinarritu da ikerketa. Pazienteek jasotako bi sesioetan Metvix® eta Ameluz® erabili dira fotosentikortzaile gisa, eta 3 orduko inkubazio-aldiaren ostean, argiztapenerako Aktilite® argi-gorrizko LED lanpara erabili da. Aztertutako aldagai nagusiak sexua, adina, TFDaren aurretik bestelako tratamendurik hartu izana, lesioen kokapena, lesioen tamaina eta erabilitako fotosentikortzaile mota izan dira. TFDaren eraginkortasuna lesioen erabateko erantzun totalaren portzentaian eta errezidiba portzentaian oinarritu da. Amaitzeko, lortutako emaitzak literaturarekin konparatu dira. // Emaitzak: Guztira 111 pazienteen 121 gKBZ bildu dira. Pazienteen % 58,7 emakumezkoak izan dira eta adinaren mediana 66,0 [56,0;78,0] urtekoa. Lesioen lokalizazio ohikoena enborra izan da. Terapiari erantzun dioten lesio totalen portzentaia % 71,9koa izan da eta errezidiba portzentaia % 18,3koa. Errezidiba arriskuarekin gehien inplikatutako aldagaiak gizonezkoa izatea (p=0,035) eta lesio tamaina handiagoa izana (p=0,026) izan dira, estatistikoki esanguratsuak direlarik. Bestalde, adinak (p=0,778), TFDaren aurretik bestelako tratamendurik hartu izanak (p=0,721), lesioen kokapenak (p=0,431) eta erabilitako fotosentikortzaile motak (p=0,318) ez dute errezidiban eragin. // Ondorioak: GUOko ohiko praktika klinikoan TFDak gKBZaren tratamendurako prozedura eraginkora dela erakutsi du, erabateko erantzuna izan duten lesioen totala % 71,9koa izanik. Emaitzak gainjarriak dirudite literatura medikoan deskribatutakoekin, TFD lehen aukerako tratamendua dela frogatuz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgainazaleko kartzinoma basozelularra
dc.subjectterapia fotodinamikoa
dc.titleTerapia fotodinamikoa gainazaleko kartzinoma basozelularraren tratamenduan: 2009tik 2019ra egindako atzera begirako azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-19T12:33:18Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, Leire Txopitea Elorriaga
dc.identifier.gaurassign111122-798719


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record