Genero-indarkeriaren biktima bikarioak diren seme-alaben hilketen errealitate juridikoa
Ikusi/ Ireki
Data
2022-02-21Egilea
Egusquiza Gaztanaga, Janire
Laburpena
[EUS] Genero-indarkeriaren forma komisiboak aldatzen joan dira honen biktimei esleitutako babes juridikoa areagotu eta emakumeak eta familiak gizarte patriarkalean duten rola ere garatzen joan den heinean. Bilakaera honen ondorioetako bat, biktimizazio bikarioaren kopurua handiagotzea izan da. Izan ere, mota honetako biktimizazioa emakumeak erasotzailearekin zuen bikote-harremana bukatzea erabakitzerakoan gertatzen da. Hau da, emakumeak nahi ez zuen harreman sentimental bati amaiera ematerakoan. Azken finean, hirugarren elementu baten instrumentalizazioa erasotzaileak emakumearen gain zuen menpekotasunari eusteko duen bidea da. Bide honek gizarte patriarkalaren ideia zaharkitua mantentzeko aukera esleitzen baitio. Izan ere, antzinakotasunean zailtasun asko zeuden ezkontza bati amaiera emateko. Hortaz, zailtasun horiek nahiko ziren emakumearen menpekotasuna mantentzeko. Errealitate hori egiaztatuta, 2013 urtetik geroztik, Espainiako Berdintasun eta Genero-indarkeriaren aurkako Idazkaritza Nagusiak Espainiar estatuan genero-indarkeriaren ondorioz hildako adingabeen zenbatekoak bildu eta sistematizatu ditu. [ES] Las formas comisivas para cometer la violencia de género han ido variando a medida que se implementa la protección y amparo jurídico a las víctimas de ésta e, incluso, a medida que el rol de las mujeres y la familia ha evolucionado en la sociedad patriarcal. Muestra de esta evolución es el aumento en la victimización vicaria. Este aumento se debe a la decisión de la mujer de terminar su relación sentimental con el maltratador. Esta ruptura supone el fin del control sobre la mujer y el maltratador se ve obligado a buscar diferentes formas de hacer perdurar su poder. Tales como la instrumentalización de los menores para dicho fin. En cuanto a esto último, la Secretaría General de Estado de Igualdad y Contra la Violencia de Género ha recogido y sistematizado desde 2013 el número de hijas e hijos que han sido asesinados a causa de violencia de género.